Klaketa
21Apr/110

Vertigo Zinematekaren adioan

vertigo_credit_001

ETB3ko Zinematekak agur esaten digu inoiz egin den film hoberenetako batekin, Alfred Hitchcocken Vertigo filmarekin, hain zuzen ere. Aukeran Rebecca nahiago nukeen baina, tira, hau ere ez da ahuntzaren gauerdiko estula. Gainera biek ere badute zerbait amankomunean heriotza baitute gai nagusia. Espero dezagun bat-etortze hori programaren beraren heriotzaren iragarle ez izatea, baina azken boladan heldu zaizkidan xurrumurruek ez dute ezer onik iragartzen. Tamalgarria izango zen euskaldun zinemazaleontzat horrelako programa bat emankizun-zerrendatik kentzea, besterik ezin dut esan. Edonola ere, ez dezagun gal ixaropena eta hel diezaiogun gaiari.