Klaketa
3Feb/100

Margarita film laburra, Alex Cervantesena, Goya sarietan hautagai

margarita_g
Oraingoan Alex Cervantes-ek zuzendu eta Goya sarietan animaziozko film laburren kategorian hautagai dagoen Margarita izeneko animazio-film goxoa aurkezten dizuet.

Rubén Darío-ren "A Margarita Debayle" poeman oinarrituta, hitzik ez baina musika eta poesiaz beteriko kontakizun honek izar bat harrapatu nahi duen printzesa gazte baten abenturen berri ematen digu, ausardiaren balioa eta gure ametsak lortzeko ahalegin beharra goraipatuz.

Maragarita-k lehiakide izango ditu bere kategorian honako lan hauek: Alma, Rodrigo Blass-ena, La Dama y la Muerte, Javier Recio Gracia-rena eta Tachaan, Carlos del Olmo, Miguel Ángel Bellot eta Rafael Cano-rena.

23Dec/090

Alma, Rodrigo Blass-ena

almaanimacor

Alma, Rodrigo Blass-ek idatzi eta zuzendutako lehen filma dugu. Pixar estudioetan lan egiten duen disenatzaile honen animazio-film labur honek hainbat sari jaso ditu parte hartu dituen zinemaldietan eta, orain, eguberrietan bakarrik, ikusgai daukagu interneten bereizmen handian Vimeo-n.

Eskaparate batean ikusten duen panpinarekin liluratuta geratzen den mutiko baten istorioa dugu hau. Izan ere, panpinak eta mutilak elkarren antza handi-handia dute…

Filma bisualki benetan ikusgarria da nahiz eta muina ilun xamarra izan. Pena da Oscar sarietarako hautatu ez izana.

Alma from Rodrigo Blaas on Vimeo.

cinemaniablogen ikusita.