“Urte berri on, amona” filmatzen hasi dira

Atzo martxoaren 7an Telmo Esnal zuzentzen ari den “URTEBERRI ON, AMONA!” filmaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoa izan zen Donostian filmaketa-lanak hasi berriak direla. Bertan, besteak beste, Montserrat Carulla, Josean Bengoetxea eta Nagore Aranburu aktoreak egon ziren zuzendariarekin batera.
Prentsaurrekoari buruz BerriaTB-n argitaratutako bideoa uzten dizuet.
Iturria: BerriaTB
Telmo Esnalen Urteberrion, Amona! filmatzen hasteko prest
Urteberrion, Amona , Telmo Esnalek egingo duen bigarren euskarazko film luzea izango da. Aurretik, 2005ean, Aupa Etxebeste! egin zuen Asier Altunarekin batera, Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Gazteriaren Saria eskuratu zuena.
EITBren laguntza izan duen film honen filmaketa-lanak otsailaren 21ean hasiko dira eta Irusoin ekoiztetxekoak hasiak dira dagoeneko bere aldetik aurre-ekoizpen lanak prestatzen.
Filmean parte hartuko duten aktoreen artean Josean Bengoetxea (Kintxo), Nagore Aranburu (Miren), Kontxu Odriozola (Maritxu), Pedro Otaegi (Joxemari) eta Montserrat Carulla (amona Maria) aurkitzen dira.
Euskaraz idatzitako komedia beltz honetan, Joxemariren istorioa kontatzen digute. Familia hondatzen ari dela eta, bere amaginarreba zaharren egoitza batean sartzea erabakiko du bere emazte Maritxuri ezer esan gabe (Mariaren alaba). Guzti hau burutu ahal izateko Kintxoren laguntza izango du. Ustez. Alzheimerra duen amona Mari, oso konszientea da gertatzen ari den guztiaz. Kintxori ez dio egindakoa barkatuko eta ustekabez betetako amaiera batetara eramango gaitu filmak.
Iturria: eitb.com
