Klaketa
23Feb/160

Keywan Karimiri buruzko azken ordukoa

Keywan Karimi zuzendari iraniarra

Keywan Karimi zuzendari iraniarra

Irango auzitegi batek epaia eman berri du eta horren indarrez KEYWAN KARIMI zinegile iraniarrak urtebeteko kartzela-zigorra bete, 223 zigor-kolpe jaso eta 20 milioi errealeko isuna (600 euro inguru) ordaindu beharko du Writing on the City filma dela-eta. Film hau Punto de Vista zinemaldiaren 10. edizioan estreinatu zen eta, bertan, nazioarteko epaimahaiak Aipamen Bereziaz saritu zuen.

Epaia, apelaezina, Irango Apelazioen Auzitegiak jakinarazi berri du. Karimik segurtatu du ez duela Iranetik alde egiteko asmorik eta prest azaldu da zigorra betetzeko: “Orain nere esperantza bakarra da espetxeratzea geroratzea, Urte Berri iraniarra pasatu arte behintzat (apirilaren erdialdea); ordurako nire amak bukatuta izango ditu kimioterapia-saioak eta nik nere aldetik eskuartean dudan filma”.

Iruñeko estreinaldiaren ostean Karimiren filma Donostiako Tabakalera arte-zentroan ikusi ahal izango datorren martxoaren 5ean 20:00etan Hormek Diote izeneko proiektuaren barruan eta Baionako L'Atalante zinemak antolatzen duen Rencontres sur les Docks zinemaldian martxoaren 19an 18:00etan.

Writing on the City dokumentalean Teheranen horma-irudi eta pintada politikoen erabileran zeharreko ibilbide historikoa egiten da saiakera formatuan. Keywan Karimik, bi gizonezko ahots eta emakumezko ahots baten bitartez, hiriburu irandarreko hormetan zeharreko bidaia batera gonbidatzen gaitu, horiek baitira ideia- eta adierazpen-askatasuna garatzeko leku bakarrak. Baita erregimenaren aldeko propaganda ere. Iraultzak eta haren aurkako mugimenduek aerosolek, gauaren konplizitatearekin, “behera diktadura” idazteari uzten ez dioten hormetan hitza hartzeko borrokatu dute.

Writing on the city filmaren fotograma

Writing on the city filmaren fotograma

Iturria: http://www.puntodevistafestival.com/es/noticias.asp?IdNoticia=428

 

12Feb/160

Keywan Karimi zinegile iraniarra protagonista Punto de Vista zinemaldian

Writing on the city filmaren fotograma

Writing on the city filmaren fotograma

Gaur, ostirala, otsailak 12, Keywan Karimi-ren Writing on the City filma ikusi ahal izango da lehen aldiz, non eta Punto de Vista zinemaldian. Horren ostean, zinegile iraniarrari laguntzeko kanpainan barruan egindako 223 words izeneko film kolektiboa proiektatuko da.

Izan ere, sei urteko espetxealdia eta 223 zigor-kolpe da auzitegi iraniar batek Keywan Karimi zinegileari ezarritako zigorra “sistemaren aurkako propaganda zabaltzeagatik” eta “santutasun islamikoak iraintzeagatik”.

Irango Zigor Kodeak, 2013ko maiatzean onartu zena, delitutzat jotzen ditu hainbat ekintza zehazgabe, esaterako, “sistemaren aurkako propaganda zabaltzea”, ”jendearen iritzian kezkak sustatzea”, “santutasun islamikoak iraintzea” eta “Estatuko funtzionarioak belztea edo difamatzea”. “Delitu” horiek, askotan, adierazpen-askatasun eskubidea mugatzeko erabiltzen dira eta Iranek bere gain hartutako eginbehar internazionalen aurka doa.

Antza denez, Karimiren atxiloketa eta epaiketa irregulartasunez beterik egon ziren eta behin eta berriz hautsi ziren bidezko epaiketei buruzko nazioarteko arauak. Zuzendariak gora jotzea aurkeztu zuen eta badirudi errekurtsoari buruzko erabakia nahiko askiesgarria izan zela eta zigorra murriztuko dela, zenbat ez dakigula. Auzitegiak azken epaia emango du laster, horregatik garrantzitsua da guztion ahotsak elkartzea.

Keywan Karimik 12 film zuzendu ditu, dokumentalak, batzuk, eta fikziozko lanak, besteak. Hautsitako muga izenekoa film labur dokumental onenaren saria jaso zuen Beiruteko Zine Zinemaldian 2013. urtean. Eskondutako bikote baten abentura izeneko filma berriz, Friburgon eta Zurichen ezezik Donostiako Zinemaldian ere ikusi ahal izan genuen.

Keywan Karimi zuzendaria Writing in the City dokumentalaren filmaketan

Keywan Karimi zuzendaria Writing in the City dokumentalaren filmaketan

Writing on the City izeneko dokumentalean Teheranen horma-irudi eta pintada politikoen erabileran zeharreko ibilbide historikoa egiten da saiakera formatuan. Keywan Karimik, bi gizonezko ahots eta emakumezko ahots baten bitartez, hiriburu irandarreko hormetan zeharreko bidaia batera gonbidatzen gaitu, horiek baitira ideia- eta adierazpen-askatasuna garatzeko leku bakarrak. Baita erregimenaren aldeko propaganda ere. Iraultzak eta haren aurkako mugimenduek aerosolek, gauaren konplizitatearekin, “behera diktadura” idazteari uzten ez dioten hormetan hitza hartzeko borrokatu dute.

Estreinaldi horren ostean 223 words izeneko film kolektiboa emango da. Honekin, Punto de Vista zinemaldiak mundu osoko 223 zinegileren ahotsak batzen ditu hitz baten bitartez gogoeta egiteko. Agnés Vardaren zuzendariarekin batera, "itxaropen" hitza proposatu duena, proiektuarekin bat egin duten zuzendarien zerrenda luzea da, ehundik gorakoa. Horien artean hauexek ditugu besteak beste: Andrés Duque (askatasuna), Isaki Lacuesta (pentsamendua), Fernando Arrabal (irrigarria), Montxo Armendariz (elkartasuna), Basilio Martín Patino (adorea), James Benning (pakea), Ignacio Agüero (besarkada), Patricio Guzmán (ausardia), Alan Berliner (elkar lotuta), Victor Kossakovsky (edertasuna), Jay Rosenblatt (arnasa) edo Lynne Sachs (beroa).

223 words filma egunez egun, astetik astera ari da egiten, ente biziduna bailitzan, mundu osoko txoko guztietako ahotsak biltzen adierazpen-askatasunaren alde egiteko asmoz.

Filmaren garapena Punto de Vista zinemaldiaren Vimeo kanalean jarraitu dezakezue:

https://vimeo.com/puntodevistafestival