Azaroaren 18an estreinatuko da Gartxot euskarazko animazio-filma
“Gartxot, konkista aitzineko konkista” izeneko film luzea azaroaren 18tik aurrera izango da Euskal Herriko hegoaldeko hiriburuetako zinemetan. Eta geroago herrietan eta Iparraldeko hiriburuetan.
Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren zuzendaritza eta Somugaren ekoizpena du filmak, Benito Lertxundiren musika, Zuberoako kantari eta aktoreeen ahotsak... osagai benetan indartsuak, erronka handi bati aurre egiteko: euskara hutsez eta helduentzako eginiko animazio proiektu bat gauzatzea.
Lau urteko lana izan da Gartxot aurrera ateratzeko behar izan dena eta hasieran talde txiki bat baino ez zena, 20 laguneko lantalde bihurtu da azken urtean. Helburua ausardiaz beteriko proiektu bat gauzatzea: pertsonaien diseinu berritzailea, erromantizismoko paisaia ikaragarriak, filmetan entzun ez den euskara mota bat erabiltzea, burura baino gehiago bihotzera iritsi nahi duen gidoia...
Halakoxe filme baten aldeko apustua egin dute Somuga, produktora aitzindariak, REC soinuetxeak, ETBk eta Bartonfilms banatzaileak, baina gainera, bidean hainbat erakunde eta herri ekimen batu zaizkie: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Nafarroako Gobernua, Udalbide-udalbiltza, Euskararen Kultur Erakundea, Berria edota Elkar.
4 film luze Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzen onuradun
Pasa den abenduaren 15ean jendaurrean jarri zen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko dirulaguntzen zerrenda.
Dirulaguntzek, guztira, 275.300 euro jotzen zuten eta honela banatu dira:
103.360 euro, Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendutako Munduaren bira, doan! (Somuga Productora, S.L.) filmera joan dira, collagez egindako marrazki bizidunen euskarazko komedia, non lagun-koadrila zoro bat Julio Verneren bidaia emulatu nahi duen munduan bira eginez doan eta 80 egunetan.

53.940 euro Jabi Elortegik zuzendutako Zorion Perfektua (Pausoka) filmarentzat izan dira. Anjel Lertxundiren (gidoiaren egilea) eleberri homonimoan oinarritua,Zorion Perfektuak Ainhoaren istorioa kontatzen du: Haurtzaroan bizitako gertakizun batez traumatizatua dagoen piano-jolea (txikia zenean atentatu baten lekukoa izan zen eta beti ezkutatu nahi izan duen oroipen horrekin bizi behar izan du).
Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren V. edizioa

Todo está listo para la quinta edición del Festival Internacional de Cine de Animación AnimaBasauri-AnimaBasque, que se desarrollará en Basauri y otros puntos de Vizcaya del 20 al 27 de marzo. El evento contará con tres secciones competitivas de largometrajes, cortos en cine y cortos en DVD, para las que han sido seleccionados 144 trabajos.
Además, tendrá a Alemania como país invitado, dedicará retrospectivas al estudio Halas & Batchelor y al animador belga Jean-Paul "Picha" Walravens, y ofrecerá diversas proyecciones especiales, talleres y exposiciones. En paralelo, se celebrará en Bilbao el mercado AnimaBasque-Business.

"Blanche neige la suite" de Jean-Paul "Picha" Walravens, filme donde caricaturiza los personajes de Disney

