24Apr/120
“Zinema jardunaldi kulturaniztuna: mundu bat begirada anitz” Gasteizko UPV/EHUn
Atzo Gasteizko UPV/EHUko Letren Fakultatean "Zinema Jardunaldi Kulturaniztunak: Mundu bat, begirada anitz" jardunaldiak inauguratu ziren UPV/EHUko Letren Fakultateko irakasleek eta lektoreen ekimenez Unibertsitateari ematen dioten kultura- eta hizkuntza-aberastasuna erakusteko xedez.
Gaurkoan, hilak 24, jardunaldiek hiru film eskainiko digute: Principio y fin, Salah Abu Seif-ek zuzendutakoa (1960), arabiera irakasleek proposatuta, 11:00etan; Passione, John Turturro-rena (2010), italiera irakasle lektoreen proposamenez, 15:45etan; eta Morozko, Alexandr Rou-ren lana (1964), errusierako lektoreek proposatuta, 18:00etan.

