“La violación en el cine”, Pablo R. Bonorino irakaslearen azken lana
Pablo Raúl Bonorinok, Vigoko Unibertsitateko Zuzenbideko Filosofiako irakasleak, “La violación en el cine” (Bortxaketa zineman) izeneko liburua argitaratu berri du Tirant to Blanch argitarapen-etxean.
“Narrazio zinematografikoak bide abantalaitsuak dira bortxaketaren kultura osatzen duten sinismenak edo mitoak sendotu edo auzitan jartzeko” dio Bonorino irakasleak.
Izan ere, pinturan, literaturan, komunikabideetan, komikietan, musikan,… bai eta zineman ere, behin eta berriz azaldutako leitmotif izan da bortxaketa. Batzuk aipatzearrean horra hor The Accused (Jodie Foster), Perros de paja (Sam Peckinpah), Landscape in the mist (Theo Angelopulos) Irréversible (Monica Bellucci), The Funeral (Abel Ferrara), Frenzy (Hitchcock), Death Wish (Michael Winner), Saló, (P.P. Pasolini), …

