4Jul/110
“Zuzenean II” zinema-zikloa Artium-en
ARTIUM-en bigarren urtez jarraian, abuztuaren 18tik, osteguna, 29ra, igandea –18,19,20 eta 21ean eta 25, 26,27 eta 28an– musikari buruzko dokumentalak proiektatuko ditu Zuzenean II zinema zikloaren barruan.
Filmak 20:00etan hasiko dira emanaldi-aretoan eta, gainera, bertaratzen direnei kopa bana ardo emango zaie. Pelikula bakoitzaren sarrerak 2 euro balioko du eta ziklo osorako txartelak 12 euro.

