“Jesus Guridi kontserbatorioaren 25. urteurrena” dokumentalaren estreinaldia
Hainbat hilabetetan lan gogorra egin eta gero, Area Audiovisualekoek prest daukate dagoeneko "Jesus Guridi kontserbatorioaren 25. urteurrena" dokumentala eta gaur, asteartean, maiatzak 15 ikusi ahal izango dugu lehen aldiz Gasteizko Jesu Guridi kontserbatorioan bertan.
Aitor Lz. de Aberásturiren zuzendaritzapean, dokumental honek kontserbatorioari esker sortu diren lau talentudun handienak aztertzen ditu horien zenbait obra interpretatuz Juanjo Mena, BBC Philarmonic-eko zuzendari titularraren batutapean, eta Juanjo Mena berak, Francisco Ibáñezek eta Bingen Mendizabalek egindako gogoeten haritik.
Oraingoz ez dira proiekzio gehiago aurreikusi. Beraz ez galdu alferrik gaurko aukera.
“Lokuzioa eta bikoizketa” eta “Zinerako musika sortzea”ri buruzko ikastaroak Gasteizko Film Office-n
Gasteizko Film Office-k ikus-entzunezkoen arloko bi ikastaro antolatu ditu urte zaharrari agur esateko : “Lokuzioa eta bikoizketa” bata, eta “Zinerako musika sortzea”, bestea. Biok ikus-entzunezkoen arloko adituek emango dituzte abenduaren 12a eta urtarrilaren 30a bitartean.
Ikastaro horiek ematearen ardura izango duten irakasleak esperientzia handiko profesionalak dira zinemagintzan: Bingen Mendizabal, Juanan Ros, Mario Hernández, Kike eta Nando de la Casa.
Ikastaroen iraupena 50 ordukoa izango da baina beste 12 ordu gehitu behar zaizio amaiera-proiektua burutzeko. Klase bakoitzean 5 ikasle baino ez dira izango.
“Lokuzioa eta bikoizketa” ikastaroa 12:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da eta "Zinerako musika sortzea” delakoa 17:00etan hasi eta 19:00etan bukatuko da.
Izena ematea librea da eta horretarako epea azaroaren 29a arte (12:00) dago irekita. Interesdunek izen-abizenak, harremanetarako helbide eta telefonoa eta kurrikuluma bidali behar dituzte info@filmoffice.es helbidera.
Hautaketa egiterakoan, ikasle-gaiek aukeratutako ikastaroko arloan (ikus-entzunezkoak, musika-sorkuntza, lokuzio edo hizkuntzak) dituzten ikasketak eta esperientzia baloratuko da.
Hona hemen ikastaro bion programa:
“LOKUZIOA ETA BIKOIZKETA” IKASTAROA
- Soinu eta teknologia. “Soinuaren bilakaera” (15 ordu)
- Lokuzioa eta bikoizketa (15 ordu)
- Ariketa praktikoak teknikariak lagunduta (15 ordu)
- Amaierako proiektua “Zinerako musika sortzea” ikastaroko ikasleekin batera. (15 ordu)
- Modulua Bingen Mendizabal musikagilearekin; “Bingen Mendizabal-en obra aztertu” (5 ordu)
“ZINERAKO MUSIKA SORTZEA” IKASTAROA
- Soinu eta teknologia. “Soinuaren bilakaera” (15 ordu)
- Zinemarako musika sortzea (15 ordu)
- Ekoizpena eta nahasketak (15 ordu)
- Amaierako proiektua “Lokuzioa eta bikoizketa” ikastaroko ikasleekin batera (15 ordu)
- Modulua Bingen Mendizabal musikagilearekin; “Bingen Mendizabal-en obra aztertu” (5 ordu)
“Arriya” euskal filmak bost sari eskuratu ditu Malagako Zinemaldian

Alberto Gorritiberea zinegile zumaiarrak zuzendutako Arriya filmak lau sari eskuratu ditu Malagako XIV. Zinemaldian lehiaketa ofizialean: Begoña Maestrek emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Biznaga saria jaso du; Saioa Larak jantzitegi onenaren saria; Gaizka Bourgevadek argazki onenaren saria eta Bingen Mendizabal musikari gasteiztarrak soinu banda onenaren saria. Bestetik ere, atal ofizialetik kanpo, Andaluziako Zinema Idazleen Elkarteak (Asecan) banatzen duen opera prima onenaren saria ere Arriya-rentzat izan da.
Arkaitz Basterra en el Festival des Films du Monde con "Vida y cine"

Arkaitz Basterra (Amorebieta, 1974), de quien recuerdo gratamente su primer documental, “Agian”, presentará en el "Festival des Films du Monde" de Montreal, que se inicia el proximo 27 de agosto, y dentro de la sección “Documentales del Mundo” un largometraje documental que lleva por título “Life and Film” (Vida y Cine), sobre la vida del comprometido cineasta checo de origen judío Vojtech Jasny.
Arkaitz Basterra ha aprovechado la estrecha relación que le ha ido uniendo al realizador checo desde que empezara a estudiar cine en la New York Academy para armar este documental sobre la trayectoria vital de uno de los grandes renovadores del cine checo, que ya se hiciera con la Concha de Plata al mejor director en Donostia con su cinta “El payaso” si bien su mejor cinta fuera probablemente “Všichni dobří rodáci” (Todos mis buenos compatriotas, 1968), con la que consiguió el Premio al Mejor Director en Cannes.


