“Muy Bridge” afixa Animabasauri zinemaldiaren 8 . edizioko irudia

Raúl López Martín-en "Muy Bridge" izeneko afixa izan da Animabasauri-Animabasque Kartelen V. Lehiaketaren irabazlea
ANIMABASAURI-ANIMABASQUE Kartelen V. Lehiaketaren epaimahaiak afixa irabazlea eta maiatzaren 25 eta 31 bitartean garatzekoa den animazio-zinemaldi honen 8. edizioko irudia zein izango den iragarri berri du.
Web-orri ofizialean jakinarazitakoaren arabera, zinemaldiko antolakuntzako kideek eta Basauriko Udaletxeak osatzen duten epaimahaiak erabaki du, jasotako kartelen kalitate eta kopuru handiak eragindako hautaketa korapilatsu baten ondoren, saria Raúl López Martín artista nafarrari ematea “MUY BRIDGE” izeneko lanagatik.
Berritasun gisa aurten Facebook sare sozialaren bidez jasotako boto herrikoiak kontutan izan dira, hemen ere Raúl López-en lanak jasotako euskarriak ugari izan direlarik.
Dotore, egungoa, modernoa, erakargarria, soila eta beltzez, horiz eta zuriz jantzita, kartel irabazleak, eta ANIMABASAURI-ANIMABASQUEren irudi berriak, Zinemaldiaren arima biltzen du, antolatzaileen ustez.
Iturria: http://www.animabasauri.com/eu/
ANIMABASAURI-ANIMABASQUE zinemaldiaren afixa
ANIMABASAURI-ANIMABASQUE Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiak, apirilaren lehenengo astean burutzekoa den VII. edizioko irudia islatuko duen afixa zein izango den jakinarazi berri du.
Zinemaldiko antolakuntzako kideek eta Basauriko Udaletxeak osatzen duten epaimahaiak erabaki du, jasotako kartelen kalitate eta kopuru handiak eragindako hautaketa korapilatsu baten ondoren, epaia Món Fernández-Dans Ortiz de Zarateren “OJOS” lanarentzat izatea.
Iturria: animabasauri
Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren V. edizioa

Todo está listo para la quinta edición del Festival Internacional de Cine de Animación AnimaBasauri-AnimaBasque, que se desarrollará en Basauri y otros puntos de Vizcaya del 20 al 27 de marzo. El evento contará con tres secciones competitivas de largometrajes, cortos en cine y cortos en DVD, para las que han sido seleccionados 144 trabajos.
Además, tendrá a Alemania como país invitado, dedicará retrospectivas al estudio Halas & Batchelor y al animador belga Jean-Paul "Picha" Walravens, y ofrecerá diversas proyecciones especiales, talleres y exposiciones. En paralelo, se celebrará en Bilbao el mercado AnimaBasque-Business.

"Blanche neige la suite" de Jean-Paul "Picha" Walravens, filme donde caricaturiza los personajes de Disney
