Klaketa
31May/120

“El sendero interior” Dendaraban ikusgai

"Ajebask"ek (Enpresaburu gazteak) eta Vitoria Gasteiz Film Office-k gonbita egin digute  AREA AUDIOVISUALek ekoiztutako El Sendero interior (Barne-zidorra)izeneko dokumentalaren estreinaldira.  Proiekzioa gaur, maiatzaren 31n izango da 19:30etan Vital Kutxaren Fundazio Aretoan (Dendaraba).

Aitor Lz. de Aberásturik eta Míriam Pascualek zuzendutako Talur elkarteari eskerrak zuzendutako filmak adimen-ahalmen urritasuna duten lau gazteek Ebroko Bidean zehar (GR99) egin zuten ibilaldiaren berri ematen digu, gazte hauek euren burua hobetzeko duten nahi eredugarria erakutsiz. Izan ere, adimen urriko neska batek eta hiru mutilek erronka bat onartu dute: Ebroko GR99 ibilbidearen lehen etapak hamabost egunez osatzea Talur Elkarteko kideek lagunduta. Espedizioak aurrera egin ahala beraien barne mundua ezagutzen joango gara.

Bertaratzeko asmoa duzuenok baieztatu mesedez zeuen asistentzia 945121929 telefono-zenbakira deituz edo posta-helbide honetara idatziz:confirmaciones@ajebaskalava.es

 

15May/120

“Jesus Guridi kontserbatorioaren 25. urteurrena” dokumentalaren estreinaldia

Hainbat hilabetetan lan gogorra egin eta gero, Area Audiovisualekoek prest daukate dagoeneko "Jesus Guridi kontserbatorioaren 25. urteurrena" dokumentala eta gaur, asteartean, maiatzak 15 ikusi ahal izango dugu lehen aldiz Gasteizko Jesu Guridi kontserbatorioan bertan.

Aitor Lz. de Aberásturiren zuzendaritzapean, dokumental honek kontserbatorioari esker sortu diren lau talentudun handienak aztertzen ditu horien zenbait obra interpretatuz Juanjo Mena,  BBC Philarmonic-eko zuzendari titularraren batutapean, eta Juanjo Mena berak, Francisco Ibáñezek eta Bingen Mendizabalek egindako gogoeten haritik.

Oraingoz ez dira proiekzio gehiago aurreikusi. Beraz ez galdu alferrik gaurko aukera.