Klaketa

C.- 2010eko udazkeneko programazioa

poster_medium

Pasa den zine-urtearen amaieran arazo dexente izan genuen proiekzio batzuetan proiektorea zela-eta. Horiek horrela, film batzuk ez ziren ikusi baldintza onenetan. Bideo-euskarrien bilakaera oso azkarra da eta materiala, zaharra izan gabe, zaharkituta geratzen da nahi baino lehenago. Oraingoz material berria erostea ez dagoenez atsedenaldia egitea pentsatua genuen. Nolanahi ere, animo dexente jaso dugu nola edo hal jarraitzeko eta beraz, aurrera egingo dugu, programazio berezi batekin gure udalerriaren taupada zinefiloari eusteko.

Horrela udazken honetarako sorpresaz beteriko programazioa prestatu dugu.

Lehenengo eta behin, azaroaren 13an Sergei Eisenstein-en Potemkin korazatua emango dugu. Izan ere, Zinema eta musika zikloari zegokion zine ixilaren bitxi hau ezin zen eman bere garaian elurteengatik.

Potemkin affiche

Deutsche Kinemathek del Museum Für Film und Fernesehen zinematekak 2005ean zaharberritutako bertsio osoa ikusiko dugu jatorrizko musikaz. Bertsio horretan oso berrikuntza interesgarriak daude, esaterako, León Trotsky-ren zentsuratutako hitzaldia edo “Gizon eta zizareak” izeneko episodio ospetsu osoa.

Azaroaren 20an, Gasteizko Mendi Zinemaldiaren lankidetzaz, pasa den urtean nagusitu zen filma izango dugu ikusgai: Rémy Tezier Au delà des cimes (Gailurretatik haratago). Fikziozko dokumental bikaina da, Catherine Destivelle eskalatzaile eta alpinista frantziar handiari eskainia. Bertan, Catherinek egiaz sentiarazten digu mendiari dion zaletasun sutsua. Labur esateko, erabateko edertasunez jositako bidaia iniziatikoa eta bihozbera.

au-dela-des-cimes2

Azaroaren 25ean 19:30etan, proiekzio berezia emango dugu Emakumeekiko indarkeriaren aurkako eguna dela-eta. Bertan, besteak beste, Icíar Bollain-ek zuzendutako Amores que matan, Chapero-Jackson-en Contracuerpo, edo David Planell-en Subir Bajar film laburrak ikusi ahal izango ditugu.

contracuerpo1

Azaroaren 27an, zineklubaren aspaldiko asmoa beteko dugu, alegia, kreditu-tituluei saioa berezia eskaintzea. Beraz, zineklubak berak prestatutako saio horretan kreditu-tituluen ibilbideari so egingo diogu atzetik aurrera, zinema ixiletik hasi, Saul Bass-en lanetatik pasatu eta egungo diseinugileengan lan bikainetan amaituz, Garson Yu (300) esaterako.

delicatessen_contact

Eta, bukatzeko, abenduaren 18an filma laburren saio batekin amaituko dugu. Oraingoan Blender Foundation-ek bultzatzen duen 3D animazio-zineman jarriko dugu arreta bereziki. Izan ere, irabazi-asmorik ez duen fundazio honek kode libreko programa interesgarri baten garapenaz arduratzen da.

Horrela, besteak beste, Elephants dream, Big Buck Bunny edo Sintel ikusiko ditugu.

sintel_poster

Be Sociable, Share!
Comments (0) Trackbacks (0)

No comments yet.


Leave a comment

No trackbacks yet.