Klaketa

Nomadak zinekluba

Cine-club-Nomadak

Nomadak zinekluba Gorbeia mendi-magalean etzanda dagoen Zigoitia udalerrian kokatuta dago, Araban. Duela lau urte sortu zen , 2007an, herriko zinemazaleok sustatuta eta harrez gero proiekzioak eta zinemarekin lotutako ekitaldiak programatzen aritu da Zigoitiko Udalaren laguntzaz Ondategi herriko Zigoitia aretoan.  

 Izan ere, zinekluba osatzen dugunon zinemazaltasuna ez da asetzen zine-areto komertzialetan erakusten digutenarekin. Hor bistaratzen den zinema mota bakarrekoa baita, “major” ahalduztidunek agindutakoa.

 Guk aldiz era guztietako zinemagintzaz gozatu nahi dugu. Gainera, filmak bere hartan ikusi nahi ditugu, jatorrizko bertsioan, ez bikoiztuta. Gustuz eta begirunez.

 Bestetik ere  areto arruntetan erakusteko bide ez duten hainbat eta hainbat lan interesgarri eta erakargarri ezagutu nahi ditugu, produkzio txikiak, independenteak, film laburrak, zinegile gazteen lanak, etab.

 Eta azkenik, bereziki gustukoa dugu zinema ardatz harturik elkartzea, geure buruari eta munduari buruzko gogoeta egitea eta solasean aritzea elkar ezagutzeko bide atsegingarri eta ezinhobea delakoan. 

 Horretarako, zinema-zikloa ezberdinak, saio bereziak, lehiaketak eta hitzaldiak antolatu ohi ditugu eta, ahal dela, zuzendari, gidoigile, musikari eta bestelako zine-profesionalak  ekartzen ditugu geurera pantailaren atzeko katramilak ezagutzeko.

Be Sociable, Share!
Comments (0) Trackbacks (0)

No comments yet.


Leave a comment

No trackbacks yet.