Klaketa
2Aug/112

“La violación en el cine”, Pablo R. Bonorino irakaslearen azken lana

LaViolacionEnElCinePablo Raúl Bonorinok, Vigoko Unibertsitateko Zuzenbideko Filosofiako irakasleak, “La violación en el cine” (Bortxaketa zineman) izeneko liburua argitaratu berri du Tirant to Blanch argitarapen-etxean.

“Narrazio zinematografikoak bide abantalaitsuak dira bortxaketaren kultura osatzen duten sinismenak edo mitoak sendotu edo auzitan jartzeko” dio Bonorino irakasleak.

Izan ere, pinturan, literaturan, komunikabideetan, komikietan, musikan,…  bai eta zineman ere, behin eta berriz azaldutako leitmotif izan da bortxaketa. Batzuk aipatzearrean horra hor The Accused (Jodie Foster), Perros de paja (Sam Peckinpah), Landscape in the mist (Theo Angelopulos) Irréversible (Monica Bellucci), The Funeral (Abel Ferrara), Frenzy (Hitchcock), Death Wish (Michael Winner), Saló, (P.P. Pasolini), …

Dakota Fanning “Hounddog” filmean

Nolanahi ere, ez dira asko zinemako bortxaketari buruzko azterlanak garrantzi txikiagoko gaiei dedikatutako azterlanen aldean.

Liburu honetan  Bonorino jaunak bortxaketaren irudikapenaren eragin politikoa eta soziala jorratzen du, begien bistan jartzen ditu zenbait narraziok zabaltzen duten sinismenak eta bortxaketagatiko epaiketen balio sinbolikoa eta horrelako kausak frogatzeko zailtasunak aztertzen ditu.

Liburuak jorratzen duen arazo nagusietako batek zerikusi handia dauka sexu-indarkeriaren irudikapen bisualarekin: bortxaketa-eszenak dauzkaten edo bortxaketa ikuskizun bilakatzen duten filmek ez ote dute laguntzen emakumeen aurkako bortxaketa naturalizatzen?

Pablo Raúl Bonorinok Vigoko Unibertsitateko "Pensar el cine!" mintegia zuzentzen du (www.pensarelcine.es) eta INTERSEXIONES (www.intersexiones.es) aldizkaria argitaratzen du. Aldizkari honetan gai anitzeko lanak argitaratzen dira (horietako asko zinema eta zuzenbideari buruzkoak).

Be Sociable, Share!
Comments (2) Trackbacks (0)
  1. Te equivocaste, la foto es de la pelicula “Houndog” protagonizada por Dakota Fanning :P

  2. Muchas gracias y disculpas. Procedo a corregirlo.


Leave a comment

(required)

No trackbacks yet.