Klaketa
1Jul/110

Diana printzesari buruzko polemika berriz ere auzitan

Unlawful_Killing_Afixa

Keith Allen zuzendari britaindarrak Unlawful Killing (Legez kanpoko hilketa) izeneko dokumentalaren lehen irudiak aurkeztu ditu gaur Galeseko Diana printzesa-ohiak 50 urte beteko zituen egunean.

Unlawful killing filmak Diana de Gales printzesa eta Dodi Al-Fayed 1997ko abuztuaren 31n jasan zuten ustezko istripua hartzen du gaitzat eta egun horretan gertatutako guztiak berraztertzen ditu polizia-ikerketa bailitzan.

unlawful-killing-documental-ladi-di-620x312

Dokumentala,  Mohamed Al-Fayed-ek finantzatuta, Canneseko Zinemaldiaren aurtengo edizioan aurkeztu da. Filmean azaldutakoaren arabera Isabel II erregina eta Margarita printzesa «tiaradun gangsterrak» dira eta Felipe printzeak aurrekari naziak ditu. Dokumentalak, prentsa britaindarrak gutxietsi zuen epaiketari buruzko frogak, lekukotasunak eta kontraesanak plazaratzen ditu. Izan ere, komunikabide britaindarrek ez zituzten inoiz ere azalpen ofizialak auzitan jarri nahiz eta begien bistako inkongruentziak egon.

Epaiketaren berediktoa hain zuzen ere "unlawful killing" izan zen. Erresuma Batuko justiziaren lege-figura hau, delituaren ondoriozko hilketen kasuetarako erabiltzen da hilketaren eragilea zein izan den ezagutzen ez denean. Berediktoak esan nahi du hilketa legezko aitzakirik gabe burutu zuela eta zigor-legea hautsiz.

Zinegileak dionez, hainbat komunikabideren jabeek, goi gizarte britaindarreko kideek, epaile, politikari eta abokatuek parte hartu zuten konspirazio horretan.

Keith Allenek berak  “The Guardian” egunkarian idatzitako artikuluan esandakoaren arabera, abokatu britaindarrek filmari 87 zati kentzeko eskatzen zuten Batasun Erresuman filma erakutsi ahal izateko. Baina Allenek ez zen zentsura hori onartzeko prest azaldu eta herri horretan ez estreinatzea erabaki zuen. Nolanahi ere, zuzendari britaindarrak espero du filmak Estatu Batuetan etekin handiak ematea, bertan oso popularrak baitira egun ere Dianaren heriotzari buruzko konspirazio-teoriak.

Be Sociable, Share!
Comments (0) Trackbacks (0)

No comments yet.


Leave a comment

(required)

No trackbacks yet.