Klaketa
29Jun/110

“I Guía Legal de Financiación del Cine en España” izeneko gidaliburua aurkeztu berri da

guia-legal-financiacion-cineAutor Institutuak eta SG Audiovisual-ek filmak ekoiztu nahi dituzten sortzaileentzako gida bat aurkeztu berri dute.  Gidaliburu honek “La I Guía Legal de la Financiación del Cine en España” izena dauka eta zinemagintza finantzatzeko dauden bideak biltzen dituen agiri-iturrien ezari erantzun nahi dio.

Gida honek gure herriko finantzabide publiko zein pribatuen funtzionamendua zein den erakusten digu eta aldi berean diru-sarrerak ekar ditzaketen figura eta bide guztiak aztertzen ditu, esaterako, nazioarteko lankidetza, pizgarri fiskalak, zinema-aseguruak, sariak edo product placement deritzana.

Gainera, eranskin dokumental gisa, dirulaguntza publiko eta lege-iturriei garrantzizkoenei buruzko azalpen zehatzak ematen dira eta beste herri batzuetan dauden ereduak eta adibideak ere aurkezten dira.

Adriana Moscoso, Autor Institutuaren koordinatzaileak adierazi duenez unean uneko errealitateari atxikitako gida denez online edizioa ere jarriko da laster abian Institutuaren web-orrian (www.institutoautor.org) “edukinak ahalik eta azkarren eguneratzeko eta guztion eskura egon daitezen.”

Horiek horrela, badirudi zine-gida hau eskuliburu interesgarria izan daitekeela ekoizle eta zinegileentzat, eskura dituzten finantzabideak modu sinplean ezagutzeko bide ematen dieten aldetik.

Iturria: www.institutoautor.org

Be Sociable, Share!
Comments (0) Trackbacks (0)

No comments yet.


Leave a comment

(required)

No trackbacks yet.