Klaketa
28Jun/110

Police Python 357 eta jazz-kontzertua FAS zineklubaren programazioa ixteko

Jazz & Cine

Bilboko FAS zineklubak saio berezi batekin amaituko du uda-aurreko programazioa. Izan ere, emanaldi bitxi honetan Alain Corneau-ri, pasa den urtean hil zitzaigun zine beltzeko maisu frantziarra, omenaldia egiteaz gain, jazz-kontzertu labur bat ere izango dugu entzungai El Carmen aretoan.

Alain Corneau (Meung-sur-Loire, 1943ko abuztuaren 7a / 2010eko abuztuaren 30) zine zuzendari eta gidoigile frantsesa izan da. Serie noir (1979) eta Tout les matins du monde, sari asko irabazitako filmak izan dira. Alain Corneau “film polar” izenekoaren maisua izan da eta minbiziz hil zen pasa den urtean.

Musikaria hastapenetan, Costa-Gavras zinegilearekin lan egiten hasi zen, laguntzaile. Horrek aukera eman zion Yves Montand aktorearekin jarduteko, harekin hiru film egin baitzituen geroago, besteak beste Police Python 357 (1976), La Menace (1977) eta Le choix des armes (1981).

Police Python 357 izeneko thriller tragiko eta ikaragarri honetan Marc Ferrot izeneko polizia, gustukua zeukan emakumearen heriotza ikertzen ari da. Maitemin hori dela-medio kasua bereziki atipikoa eta zaila izango da polizia-inspektorearentzat.

Baina kontua gero eta gehiago bihurrituko da hildako emakumeak harreman sekretua baizeukan Ferroten nagusiarekin, Ganay komisarioa. Are gehiago, komisarioa da hain zuzen susmagarri nagusia poliziaren ustetan. Dena den Ferrot apurka-apurka konturatuko da ez dela erraza izango hilketa Ganay komisarioari leporatzea norbaitek segada jarri baitu hiltzailea Ferrot bera dela sinistarazteko.

PolicePyton

Horrela, bada Police Python 357 film bikaina ikus-entzun ondoren José Luis Canal bikoteak jazz&zinema izeneko saioa eskeiniko digute. Bikote hau José Luis Canal, Bilboko piano-jole eklektikoak,  eta "Tato" ezizenaz ezaguna den Carlos Gracia basauritarrak (kontrabaxua) osatzen dute.

Carlos "Tato" Gracia

Carlos "Tato" Gracia / /365 JazzBilbao

Iturria: http://www.cineclubfas.com


Be Sociable, Share!
Comments (0) Trackbacks (0)

No comments yet.


Leave a comment

(required)

No trackbacks yet.