Klaketa
13Jun/110

“La Danse” FAS zineklubean

LaDanseIragarkia

LA DANSE · Frantzia / USA · 2009 · 159 min · Zuzendaria: Frederick Wiseman ∙ Dokumentala · Argazkia: John Davey · Muntaia: Frederick Wiseman eta Valérie Pico · Ekoizpena: Pierre-Olivier Bardet, Françoise Gazio eta Frederick Wiseman · Antzezleak: Stéphane Phavorin ∙ Emmanuel Thibault ∙ Nolwenn Daniel

Astearte honetan, ekainak 14, Bilboko FAS zineklubak Frederick Wisemanek zuzendutako La danse izeneko filma emango du. Proiekzio osteko hizketaldian Natxo Montero dantzaria izango da solaskide.

LaDanse

La Danza, Parisko Operako Balletari buruzko dokumentala da. Munduko konpainia onenaren moduan aurkeztu izan  dute maiz, eta Frederick Wiseman zuzendari alemaniarra haien eguneroko jardunera hurbildu da, modu sotilean, narratzailerik eta elkarrizketarik gabe.

Hasiera batean, ez dirudi oso erakargarria dantzari buruzko dokumental luze bat ikustea, baina minutuak konturatu gabe pasatzen dira, dantzarien eta irakasle koreografoen mugimendu ederren eta perfektuen bilaketan.

Eta, joan-etorri horretan, zeharka, hainbat gai jorratzen ditu dokumentalak: dantzarien estatus profesionala Frantziako lan-erreforman, dantzaren eta dantza-eraren berrikuntzak, arrazakeria, eta abar.

Dokumentalak erakusten duena hitz bakarrean definitu beharko balitz, hitza lana izango litzateke. Hitzaren zentzurik zabalenean. Baina beste hitz bat ere erabil liteke: edertasuna, dantzaren edertasuna. Eta horregatik bakarrik merezi du La Danse ikustea.

Iturria: http://www.cineclubfas.com/

 

Be Sociable, Share!
Comments (0) Trackbacks (0)

No comments yet.


Leave a comment

(required)

No trackbacks yet.