Zinemaldiak irekia du izena emateko epea
Ekainaren 15ean “Festival Biarritz Amérique latine, Cinémas et Cultures” izeneko zinemaldiaren hogeigarren edizioan film luze eta laburrak inskribatzeko epea amaituko da.
Zinemaldia irailaren 26 eta urriaren 2 bitartean garatuko da kostaldeko euskal herrian eta oinarriak, izena emateko fitxa eta gainerako argibideak web-orri ofizialean kontsultau daitezke: http://www.festivaldebiarritz.com/es/actualidades/id-menu-35.html.
Zinemaldi hau, Union Latina-ren babesaz, film luze, labur eta dokumentalen lehiaketa proposatzen du eta atal berezi bat dedikatzen die zuzendari berriei Amerika Latindarreko talentudun berriak identifikatzeko asmoz.
Lehiaketako filmekin batera, zinemaldiak urtero omenaldiak eta retrospektibak proposatzen ditu gai ezberdinei buruzkoak; Bestetik ere, Bruselako Festibala, Aquitaine Image Cinéma eta KIMUAK elkarteko film laburren hautaketa zabala aurkezten du.

