Klaketa
17May/110

“Begibistan 2011″ zinema astea zine-musikaz abiatuko da

begibistan_2011

Amurriok maiatzaren 25ean emango dio ongietorria Begibistan V. Euskal Zinema Asteari  filmen musika ezagunez osatutako kontzertu batekin eta Euskal Filmategiak propio utzitako bi dokumentalon emanaldiarekin: Rutas de Euskadi II ( 1981) eta Vivir un sueño (1966). Zinemaldia, bestetik, 28an amaituko da Itziar Lazkano ('Vaya Semanita') Portugaleteko aktoreari eskainiko zaion omenaldiarekin eta duela gutxi agur esan digun Aitzol Aramaio zinegilearenTerminal film laburraren proiekzioarekin.

Aipatzekoa da Euskadin ekoitzitako film laburrak ardatz dituen jaialdi bakarra dela honako hau. Antolakuntzak 94 lan jaso ditu aurtengoan, eta horietatik 35 hautatu ditu sail nagusietan parte hartzeko. Hala, 15 film labur lehiatuko dira "Ofibistan" lehiaketako sail ofizialean, eta 20 lanek hartuko dute parte "Infobistan" sail informatiboan. Besteak beste, Borja Cobeaga (Pagafantas eta No controles film luze arrakastatsuak zuzendu ditu) eta Asier Altuna (Aupa Etxebeste!) euskal zinemagile ezagunen azken lanak izango dira ikusgai. Horrez gainera, "Arababista"n deritzon sailaren baitan Araban ekoitzitako film laburrak eskainiko dira.

Gainera, ikus-entzulegoaren sariaz gain hainbat sari izango dira film labur onena, euskarazko lan onena eta zuzendari, aktore, gidoi-egile eta argazki-zuzendari onenaren lanak aintzat hartzeko.

Programa:

-maiatzak 25:
19:00  Inaugurazio-ekitaldia

-maiatzak 26:

  • 20:00. Ofibistan, lehiaketako film laburren emanaldia, atal ofiziala.
  • 22:00. Ofibistan, lehiaketako film laburren emanaldia, Infobistan atala.

-maiatzak 27:

  • 20:00 Ofibistan, lehiaketako film laburren emanaldia, atal ofiziala.
  • 22:00 Infobistan, lehiaketako film laburren emanaldia, Infobistan atala.

-maiatzak 28

20:00 Amaiera-ekitaldia eta sari-banaketa.

http://www.festivalbegibistan.com/Begibistan_11.html

Be Sociable, Share!
Comments (0) Trackbacks (0)

No comments yet.


Leave a comment

(required)

No trackbacks yet.