Klaketa
9Mar/110

Eusko Jaurlaritzak kultur ekitaldietarako 325.000 euro banatu du

zine-laguntzak

Atzo, martxoak 8, Ikus-entzunezko, Antzerki, Dantza eta Musikaren kultur arloetan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta 2010erako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen berri ematen duen Agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.  Guztira, 325.000 euro banatu dira 54 kultur-ekitaldiren artean.
 
Zinemari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak 70.700 euro banatu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan antolatzen diren hamabi zinemaldiren artean. 

 Diru gehien jaso direnak honako hauek izan dira: Barton Films etxeak 17.000 euro jaso du  Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren VI. ediziorako, eta Lekeitioko Udal Kultur Erakundeak  16.200 euro Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo 33. Bilerarako.

Gainera,  Araba Ascentium-i 6.300 euro eman zaizkio Gasteizko Mendi Film Festival Zinemaldiaren III. ediziorako, eta Hegoak-Alde elkarteari beste horrenbeste, Bilboko Gay-Lesbo-Trans (Zinegoak) VII. Nazioarteko Zinemaldirako.

Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko 34. Zikloaren antolatzaileek ere 4.500 euro jaso dute, bai eta Bilboko Fas zineklubak erakunde horren ekintzak EHU-n aurkezteko antolatutako II. jardunaldiak finantzatzen laguntzeko.

Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 4.000 euro eman dio Lanbarri kultur- elkarteari Arrigorriagako IX. Umorezko Film Laburren Jaialdirako; 2.700 euro Caóstica  film laburren sustapenerako elkarteari, Caóstica 8. Film Labur Jaialdirako, 2,.700 euro Amurrioko Udalari, Amurrioko IV. Zinema Asterako (Begibistan 2010), eta , Kultura Communication Desarrollo ONGD KCDri, Bilboko "Zinema Ikusezina" Bazioarteko Jaialdiaren 2. ediziorako; 2.000 euro Irungo Udalari, Bidasoako X. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikorako (FICAB); eta 1.800 euro Vital Kutxaren KREA-ri, Gasteizko Zinemastea v.2-rako.

Non ikusi: porlared.com

Be Sociable, Share!
Comments (0) Trackbacks (0)

No comments yet.


Leave a comment

(required)

No trackbacks yet.