The Cove filmea lehen aldiz Euskadin

The Cove (Kala), dokumental hoberenari Oskarra eta Sundance Zinemaldiaren azken edizioko publikoaren saria irabazi dituen filmea, AMSTEL Surfilm Festibalean estreinatuko da.
Filma ekainak 9-an asteazkena aurkeztuko da Donostiako Principe zine-aretoetan gaueko 22:00etan. Bitartean Japoniako talde kontserbadorek filmea Japonian debekatzea lortu dute aste honetan bertan.
Dokumentala, Ric O'Barry izurde-trebatzaile-ohia buru duen aktibista-talde batek Japoniako Taijii herrian egindako espioitza-lan arriskutsuaren berri ematen digu. Bertan, izurde-hilketa krudelei buruz egin zuten ikerketa erakusten digute. Richard O’Barry-k, Louis Psihoyos zinegilearen eta Ocean Preservation Society-ren laguntzaz, indarrak bateratu zituzten ekialdeko paraje urrun horretan ezkutatzen den ingurumen arloko errealitate gogorra erakusteko.
Filmak agerian uzten du akatutako izurdeen kopurua, Antartidan hildako baleen kopurua baino handiagoa dela eta 23.000 izurde eta marsopak hiltzen direla urtero Japonian. Izurdeak migrazio-garaian ari direla kala gorde batean inguratu eta estutzen dira bertan arrantzontzi txikietatik ezten-hagekin eta aiztoz amasa akabatzeko.
Dokumentalaren urpeko sekuentziak ezkutuan filmatu ziren 2007an arroken artean mozorrotutako definizio handiko mikrofonoak eta kamarak erabiliz.
Azken buruan, ikerketa-kazetaritza, ekoabentura eta irudi miresgarriak uztartzen dituen lan itxaropentsu baten aurrean gaude.
Elkarrizketa: Richard O’Barry (ingelesez)
Hizkuntzak
Nomadak zinekluba
Atalak
Azken sarrerak
- Indiari buruzko zine-foruma Gasteizen
- The Cove filmea lehen aldiz Euskadin
- ‘Meetings with Remarkable Men’ Bilboko Hika Ateneoan
- ZoOo soinua, zine-emanaldia: Andreas Wutz
- Zine-musika