Malkoak eta…

Badaukagu dagoeneko ikusgai Notodofilmfest online-ko zinemaldiaren areto birtualean Malkoak eta izeneko film laburra, Ortzi Acosta eta Beñat Fontaneda zuzendari gasteiztarren azken lana.
Oraingo honetan Almudena Cid aukeratu dute filmearen protagonistarena egiteko. Izan ere, jatorra eta gimnasta aparta izateaz gain, Almudenak badu kamaren aurrean azaltzeko doaia ere. Film honetan, eginkizun zaila badu ere, ederto aritzen da hurbileko plano bakar batean animo-egoera bihurrituak adieraziz.

Dudarik ez, pisten gainean jorratutako adorea eta eskuratutako segurtasuna lagungarri du oraingo lanetan ere gimnasta-ohiak. Tapiza utzi eta gero, telebistara hurbildu (Circus, El hormiguero,...) eta gustura sentitu edo, antzezten ikasteari ekin zion gasteiztarrak. Une honetan, oker ez banago, Corazza interpretazio-eskolan ari da.
Sentimenduak adierazteko moduei buelta eman eta horrek pantailan duen eragina ikusi nahi zuten zuzendariek film honen bitartez. Burutazio horretan oinarritu da laburmetraia. Dena den, hemen ez da amaitu istorio honen bidea. Datorren astean bigarren zatia ikusi ahal izango dugu, Malkoak eta irriak izenekoa.
Niri ironia horrek Juan de Dios Peza idazlearen poema bat ekarri dit gogora, "Reír llorando" hain zuzen ere:
¡Ay! ¡Cuántas veces al reír se llora!
¡Nadie en lo alegre de la risa fíe,
porque en los seres que el dolor devora,
el alma gime cuando el rostro ríe!
Si se muere la fe, si huye la calma,
si sólo abrojos nuestra planta pisa,
lanza a la faz la tempestad del alma,
un relámpago triste: la sonrisa.
El carnaval del mundo engaña tanto,
que las vidas son breves mascaradas;
aquí aprendemos a reír con llanto
y también a llorar con carcajadas.