Klaketa
16Mar/160

Monkey Symphony, musika gozatuz ikasi

Monkey Symphony

Oraingoan aurkeztu nahi dugun animazio-film labur zoragarri hau 2013. urtean egin zuten beren ikasketa-programaren barruan Nanteseko ESMA (École Supérieure des Métiers Artistiques) zine-eskolako lau ikaslek: Maxime BAUDIN, Mélanie FUME, Julien GAUTHIER eta Samuel GONON. Bestetik, Mozart, Beethoven eta Chopinen musika-atalen moldaketak Pierre-Yves Plat eta Maxime BAUDIN-ek egindakoak dira.

Sei minutuko film honek Monkey Symphony dauka izena eta bi tximu pianozale amorraturen istorioa kontatzen du. Horren bitartez,  ikaste-prozesuen moduei eta sormenaren adierazpideei buruzko gogoeta egiteko gonbita egiten zaigu oso modu sinplean eta adierazgarrian. Izan ere, oker gaude musika akademizismo eta birtuositate handiarekin lotu eta horien menpe jartzen badugu.

Be Sociable, Share!
Comments (0) Trackbacks (0)

No comments yet.


Leave a comment

No trackbacks yet.