Klaketa
8Mar/160

(H)EMEN / HER(E), ikus-entzunean lan egiten duten emakumeen ikusgarritasuna bultzatzeko ekimena

HemenHere

Ostiral honetan, martxoak 11, goizeko 11:00etan (H)emen(H)ere izeneko egitasmoa aurkeztuko da Donostiako TABAKALERAko Kutxa Kultur Guneko Ruiz Balerdi Aretoan.

(H)emen(H)ere ekimena ikusentzunekoen arloan (zinea, publizitatea, musika, antzerkia etab) lan egiten duten emakume talde batek sortua da arlo horretan aritzen diren emakumeon ikusgarritasuna bultzatzeko asmoz.

Horretarako, webgune/datubase bat sortu dute: www.hemen.me. Bertan, arlo tekniko zein artistikoan lan egiten duten emakumeek euren kurrikulumak, lan laginak, estekak, argazkiak etab. igotzeko aukera izango dute doan.

Sortzen dituzten profilak webgunean erregistratutako ekoizle eta kontratatzaileek ikusteko aukera izango dute eta hauek zuzenean jarriko dira kontaktuan lan aukerarik balute eta profila egokia bada.

Webgunean, lan-eskeintzak ezezik, ikusentzunezkoen sektoreari buruzko informazio ugari ere partekatuko da.

Webgunea, aitzitik, abiapuntu bat baino ez da. Ekimen honen bultzatzaileak ekitaldi ugari antolatzen ari dira urtean zehar ikusentzunezko eta arte eszeniko arloetan dabiltzan emakumeen ekintzak,networkin-g-a, eta ikusgarritasuna sustatzeko eta bideratzeko.

(H) Emen

Be Sociable, Share!
Filed under: Berriak Leave a comment
Comments (0) Trackbacks (0)

No comments yet.


Leave a comment

No trackbacks yet.