Klaketa
25Feb/160

Adio Iruñeko Saide Carlos III zine-aretoei

Saide Carlos III

Ixtear dauden Saide Carlos III zine-aretoetan Punto De Vista - Nafarroako Zine Dokumentaleko Zinemaldiaren 7. edizioaz gozatu genuen

Datorren martxoaren 3an Saide Carlos III zinemaren bost aretoek beren azken filma emango dute. Langileek dagoeneko jakinaren gainean daude eta kaleratze-gutuna jaso dute.

Hortaz, 1942. urtean sortutako Saide enpresak (Sociedad Anónima Inmobiliaria de Espectáculos) Iruñaren erdigunean zituen hiru zineak itxi ditu 10 urteren tartean. Aurretik, isilean ere, Olite zinemak erori ziren 2014an eta, lehenago ere, Príncipe de Viana zineak 2005. urtean. Urrunxeago bagoaz, Alcazar eta Champagnat aretoak etorriko zaizkigu gogora, besteak beste.

Horrela beraz, Iruñeko erdigunea zine-aretorik gabe geratuko da. Donibane auzoan, aitzitik, bizirik diraute oraingoz behintzat Golem Bayona eta Yamaguchi zinemek. Gainerako aretoak La Morea eta Itaroa merkataritza-guneetan ditugu.

Carlos III zinea 1964. urtean abiatu zen Coliseo Olimpia eraitsi zenean. Hasiera batean 1.500 lagunentzako areto bakarra zeukan eta orduko pantailarik handiena baina 1999 eta 2000 urte bitartean egindako berriketarekin bost aretotan banatu zen.

Coliseo olimpia

Coliseo Olimpia zaharra. Honen lekua hartuko zuen 1964. urtean Carlos III. zinemak.

 

 

Be Sociable, Share!
Filed under: Berriak Leave a comment
Comments (0) Trackbacks (0)

No comments yet.


Leave a comment

No trackbacks yet.