Klaketa
23Feb/160

Keywan Karimiri buruzko azken ordukoa

Keywan Karimi zuzendari iraniarra

Keywan Karimi zuzendari iraniarra

Irango auzitegi batek epaia eman berri du eta horren indarrez KEYWAN KARIMI zinegile iraniarrak urtebeteko kartzela-zigorra bete, 223 zigor-kolpe jaso eta 20 milioi errealeko isuna (600 euro inguru) ordaindu beharko du Writing on the City filma dela-eta. Film hau Punto de Vista zinemaldiaren 10. edizioan estreinatu zen eta, bertan, nazioarteko epaimahaiak Aipamen Bereziaz saritu zuen.

Epaia, apelaezina, Irango Apelazioen Auzitegiak jakinarazi berri du. Karimik segurtatu du ez duela Iranetik alde egiteko asmorik eta prest azaldu da zigorra betetzeko: “Orain nere esperantza bakarra da espetxeratzea geroratzea, Urte Berri iraniarra pasatu arte behintzat (apirilaren erdialdea); ordurako nire amak bukatuta izango ditu kimioterapia-saioak eta nik nere aldetik eskuartean dudan filma”.

Iruñeko estreinaldiaren ostean Karimiren filma Donostiako Tabakalera arte-zentroan ikusi ahal izango datorren martxoaren 5ean 20:00etan Hormek Diote izeneko proiektuaren barruan eta Baionako L'Atalante zinemak antolatzen duen Rencontres sur les Docks zinemaldian martxoaren 19an 18:00etan.

Writing on the City dokumentalean Teheranen horma-irudi eta pintada politikoen erabileran zeharreko ibilbide historikoa egiten da saiakera formatuan. Keywan Karimik, bi gizonezko ahots eta emakumezko ahots baten bitartez, hiriburu irandarreko hormetan zeharreko bidaia batera gonbidatzen gaitu, horiek baitira ideia- eta adierazpen-askatasuna garatzeko leku bakarrak. Baita erregimenaren aldeko propaganda ere. Iraultzak eta haren aurkako mugimenduek aerosolek, gauaren konplizitatearekin, “behera diktadura” idazteari uzten ez dioten hormetan hitza hartzeko borrokatu dute.

Writing on the city filmaren fotograma

Writing on the city filmaren fotograma

Iturria: http://www.puntodevistafestival.com/es/noticias.asp?IdNoticia=428

 

Be Sociable, Share!
Comments (0) Trackbacks (0)

No comments yet.


Leave a comment

No trackbacks yet.