“Kartzelako Poemak” proiektuak aurrera darraio
Donostiako Udala 9.000 euroko dirulaguntza berezia ematekoa da Zinez zine-elkarteari Kartzelako Poemak izeneko film luze dokumentala egiteko.
Filmaren asmoa da “euskal preso politikoen inguruko unibertsoa” islatzea bost istorio laburren bitartez, istorio bakoitza zuzendari ezberdin batek zuzenduko duela (Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo zuzendaria, Txaber Larreategi zuzendaria eta Enara Goikoetxea).
Izan ere, ezin ukatu presoen benetako errealitate soziala ezkutuan geratu dela askotan eta horregatik egitasmo honen sustatzaileek film honen bitartez modu irekian eta gizatasunez erakutsi nahi dute errealitate hori epika alde batera utzirik eta "ahotsen benekotasuna" erreibindikatuz Zinez-ekoek aurreko filmeetan egiten duten bezala.
http://www.zinez.net/kartzelako-poemak1?lang=es
http://bizkaie.biz/print.php?atala=2&sec=31&id=8934&fecha=2012-06-08


