Klaketa
30May/120

“Los monstruos no existen” film laburra Gasteizen

Paul Urjiko zinegile gasteiztarraren ibilaldia ez da makala izan azken boladan, ez alajaina. Izan ere, aurreko film laburrarekin Jugando con la muerte (Herioarekin jolasean) 23 sari eskuratu ditu eta 150 aldiz baino gehiago hautatu dute mundu osoko zinemalditan. Oraingoan, Gasteiza itzultzen da bere azken lana erakusteko Los monstruos no existen (Mamuak ez dira existitzen) izenekoa.

Filma ostegun honetan, maiatzak 17, proiektatuko da 19:30etan Guridi zinemetan.

Los monstruos no existen, pasa den hilean ikusi zen lehen aldiz Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldian eta bertan film labur onenaren saria lortu zuen, gazteen epaimahaiak emanda.

Beraz mundu zabaleko zinemaldietatik ibiltzen hasi aurretik etxekook aukera izango dugu Paul Urjikorekin berarekin solasean aritzeko eta filmaz gozatzeko.

Zuzendaria, Paul Urkijo, aktoreekin filmaketa bitartean

Dokumental kutsuko fikzio eta fantasiazko lan hau Camboyan (Phnom Penh) filmatu zen 2011ko urrian eta bertan herri honetan nagusi den miseriaren ondorioz umeak mehatxatzen dituzten arriskuak islatzen dira. Zehazki esateko, horrelako egoeretan ugari diren eta umeen xalotasunaz baliatzen duten "mamu"ei buruzko gogoeta egiten du zuzendari arabarrak.

10 minutuko film labur hau, mundu osoan umeek pairatzen dituzten abusuak ikertzea eta salatzea helburu duen PROTECT elkarteak ekoiztu du Paul Urkijo bera eta Christian Gálvez-en 47 Ronin ekoizpen-etxearekin batera.  

Be Sociable, Share!
Comments (0) Trackbacks (0)

No comments yet.


Leave a comment

(required)

No trackbacks yet.