Klaketa
4Sep/120

“The Ross Sisters” “Solid potato salad” antzezten

Gaurkoan bideo-bitxikeria ñimiño batekin natorkizue. Roy Del Ruth-ek 1944. urtean zuzendutako "Broadway Rhythm"  filmaren atal bat da.  Bertan bere garaian sona handikoak izan ziren “The Ross Sisters” (Aggie, Maggie eta Elmira) azaltzen dira “Solid potato salad” izeneko musika-ekitaldi batean kantetan eta bihurrialdi-saio ikusgarria eskainiz.

Egia esan Ross ahizpek Veda Victoria, Dixie Jewel y Betsy Ann Ross zituzten benetako izenak eta Texas zuten jatorri. Batera aritzen ziren dantza, akrobazia eta bihurkada ekitaldiak egiten. 1940ko hamarkadan izan zuten ospe handiena bereziki oraingoan aurkezten dugun sekuentziari esker.

Izan ere, urte horietan oso modan izan ziren kantuan eta dantzan aritzen ziren hirukoteak, “Andrew sisters” ahizpen modukoak.  Atal hau ere, Youtuben bisita kopuru itzela izan duena, film musikalen ibilbidea aztertzen duen That’s Entertainment! III (1994) izeneko filmean ere jasota dago.

21Aug/120

Fab Ciraolo, estereotipoak bihurtuz “Old school héroes” irudi-sortaz

Fab Ciraolo

Fab Ciraolo

Fabian Ciraolo, 30 urteko marrazkigile, ilustratzaile eta margolari txiletarra dugu.

Iraganean sona eta eragin handikoak izan diren pertsonaiak eta estereotipoak gaitzat hartuta gaur egungo moduen bitartez bihurtzen ditu psikodelia eta vintage motako itxura emanez.

Artista txiletarrak Gary Baseman artistaren lanak miresten ditu bereziki, sinplea, ederra, zuzena, gordina eta bikaina delako.

Edozertan topatu dezakeela pizgarria dio, elkarrizketa bat, argazki bat, abesti eder bat… Batzuetan, egun egokia besterik ez du behar.  

Azken boladan “Old school héroes” izeneko ilustrazio-sortan egin du lan. Bertan aspaldiko heroiak bestela erakusten dizkigu fashion ikutuaz, formato handiko irudi koloretsuz.

Bere lanaren helburu nagusiak askatasun, eraldaketa eta berrasmatzearekin du zerikusi handia. Ez du mezu jakin bat transmitu nahi. Bere asmoa bisuala baino ez da, sentsazio eta emozioak sortu nahi ditu. Horixe da bere erronka. Gustukoa dauka zirikatzea eta jendeak berak ondorioak ateratzea istorio propioak sortuz.

Hona hemen Fabianen zenbait irudi Charlot, Marilyn, Bamby edo Oz Aztiko Dorothy pertsonaiak ohi ez bezalako itxuraz berrasmatuta.

Iturria: http://fabianciraolo.blogspot.com.es/

Filed under: Bitxikeriak No Comments
15Mar/120

Gure Martintxo, zine kritikaria

Zorionean gaude Klaketan aurrerantzean luxuzko kolaboratzailea izango baitugu bere komiki marrazki-bandak gurekin konpartituz euskaraz egokituta.

Artista lagun berriak David Parages du izena. Errealizadorea, muntatzailea eta gidoigilea da lanegiteko aukera ematen diotenean. Lanik egiten ez duenean hodeiei antza hartuz ibiltzen dela dio. Zinefilo eta melomanotzat jotzen du bere burua eta ezertarako balio ez duten gauzekiko atxikipen bazterrezina  aitortzen du.

Berak dio ez dela ilustratzailea baina ikusiko duzuenez talentua dauka marrazkiei bizitza ematen. Duela gutxi, aspaldiko irrika errealitate bihurtu zuen, alegia zerrenda marrazkiduna ilustratzea.

Hainbat pertsonaiarekin proba egin eta gero Martín Martínez izeneko pertsonaia asmatu zuen. Martintxo zine-kritiko burlaizetsu eta erretxina da, inor izan nahi ez duen alter egoa baina sekretuan miresten dugun horietakoa, bene-benetakoa delako.

Eskerrak eman nahi dizkiot Davidi bere pertsonaia geure esku uzteagatik eta espero dut gure Martinek merezi duen harrera eta bizitza luzea izatea.

Hona hemen bada Gure Martintxoren lehengo komiki zerrenda:

 

25Mar/110

Liz number 5

Elizabeth Taylor hil bezain laster arte-negozioa bere hariak mugitzen hasi da begi moredun izarraren inguruko produktuei inoiz baino mozkin handiagoak ateratzeko.

Horrela, datorren maiatzaren 12an Andy Warholek 1963. urtean aktoreari eginiko erretratu bat jarriko da salgai 20 eta 30 milioi dolar inguruan.

Adituen esanetan "Liz number 5” izeneko pintura hau pop art-eko bitxia da.

Aurrez aurre ikusi ezean horra hor aipatutako erretratuaren eta "Silver Liz" izeneko beste kopia baten  irudiak :

5Feb/110

Posterrak Lego panpintxoekin

Bitxikeria baino ez bada ere, dibertigarriak dira Lego panpintxoak erabilita Oscar sarietarako hautagai nagusi diren hamar film hauen afixak.

Non ikusita: nextmovie

16Jan/110

‘Toy Story 3′ren zootropoa

zoetrope002

Pixar-ekoek bideo bat atera berri dute eta bertan zootropo klasikoaren bertsio eguneratua aurkezten digute. Kasu honetan bira egiten duen plataformaren barruan Toy Story filmeko protagonisten figuratxoak daude eta, argi estroboskopikoaren lagun, alboko zirrikituetatik begiratzerakoan bizidun direla ematen du.

Bideoan, zinemaren aitzindari izan zen tramankulu optiko hau ikustea dugu bai eta Pete Docter (Up filmaren zuzendaria) funtzionamenduari buruz emandako azalpenak ere. Izan ere,  Hayao Miyazaki-k Mitakan (Tokyo) duen Studio Ghibli Museoan dagoena hartu zuen oinarri John Lassetter-ek Toy Storyren beste hau egiteko, Kalifornia eta Hong Kong-en kopia bana baino ez dituena.

Filed under: Bitxikeriak No Comments
5Jan/110

“Noche de Reyes”

Duela gutxi lagun on batek Fournier Huecograbado moldiztegian inprimatutako 40. eta 50. hamarkadetako jatorrizko zine-liburuxka sorta bat eskuratu zidan estimuan hartuko nituelakoan. Bai horixe! Espero dut bere aitona zena, dagoena dagoela, ez haserretzea berak luzaroan gordetako orriak esku arrotzetara pasa izanagatik, neuk ere altxorra bailiran gordeko baititut.

Zine-orri horietako bat hain zuzen Noche de Reyes (1947) filmari buruzkoa da. Filma Luis Lucíak zuzendu zuen Cifesarako, Espainian Holywooden antza gehien izan duen ekoizpen-etxea. Carlos Arniches-en izen bereko obra popularra oinarritzat harturik zinemaratutako film hau baserri-giroko drama gisa aurkeztu zen eta protagonisten artean Fernando Rey eta Carmen de Lucio nabarmentzen ziren.

Seguruenik fetiximoa izango da baina harrigarria da zernolako arreta jartzen zuten horrelako zine-orriak egiterakoan. Egia da bai, bestelako garaiak zirela, onerako eta txarrerako. Baina hori beste egun baterako gaia da.

Oraingoan, eta besteren ezean, gau berezi honetan zine-liburuxka zahar hau zuekin konpartizea otu zait.

Tagged as: No Comments
24Dec/100

The Sol Cinema: munduko zinemarik txikiena

thesuncinema_006

The Sol Cinema zine-areto ttipi-ttipia dugu benetan. Izan ere bertan 8 pertsona heldu edo 12 umerentzako lekua baino ez dago. Hori bai txukun-txukuna eta abegikorra da oso. 1960 urteko roulotte bat eraberritu eta bertan egokitu dute zinematxo dotore hau eguzki-energia erabiliz gainera.

thesuncinema_001

Britaina Handiko Undercurrent izeneko multimedia artisten ONGren ekimenez gauzatuta eta Jo Furlong diseinatutako zinema ibiltari honek LED proiektore bat eta litioko lau bateria erabiltzen ditu 120W-ko 2 panel fotoboltaikoek jasotzen duten eguzki-energiaz  zine-saioak gau eta egunez eman ahal izateko.

thesuncinema_002

Klimaren aldaketaz ohartarazi nahi duen proiektu mainatsu honek komunikazioaren lehen saria eskuratu zuen Network Wales Awards-en eta ikusita zernolako interesa sortu duen, Europan zehar bira bat egitekotan dabiltza.

thesuncinema_007

Iturria: thesolcinema

10Dec/100

Myrioramak

myriorama_working

Zinema aurreko esperientzien artean XIX. mendean helduen eta txikientzako jostagarri izan zen jolas hau aipa genezake. Myriorama izena duen jolas hau, funtsez, irudizko karta-sorta da baina ez nolanahiko sorta. Hau da, eszenak islatzen dituzten kartek, edonola ordenatuta ere, badaukate zentzua eta paisaje ezberdinak osatzen dute.

Eszena horietan itsaso, etxola, bailara, gaztelu eta antzeko gaien irudiak islatzen ziren. Eszena horiek elkar trukagarriak ziren eta modu ezberdinean antola zitezkeen, beti ere ikusmira ikusgarriak eta ezberdinak osatzen zirela.

Pierre Brès, haurrentzako idazle frantziarrak, 720 panoramika ezberdin osatzeko bide ematen zuten 6 eszenen bilduma hau argitaratu zuen 1802an, eta koadro polioptiko (tableau polyoptique) izena eman zion .

bres1bres5bres4bres3

bres2

bres6

Geroago, 1824. urtean, John Clarkek , Pierre Brès-en ideia oinarriz hartuz bi irudi-sorta diseinatu eta garatu zituen. Lehenengoak "Myriorama, a collection of many thousand landscapes" zeukan izena eta hamasei paisaje-txartelek osatuta zegoen. Bigarren txartel-sortaren izena "Myriorama, second series. Italian Scenery" zen, eta 24 txartelek osatzen zuten.

Bigarren sorta honetan arku klasikoak, urjauziak, gaztelak, elizak eta sumendia ere erakusten ziren. Txartel horiek edozein lekutan jarrrita ere ez zuten paisajearen iraunkortasuna apurtzen eta ehundaka panorama sortzen ziren. Esteka honetan baduzu karta-sorta eskuratzea zerorrek myriorama egiteko.

Clark_0766

Ondorengo esteketan, esaterako, bi bilduma dituzu myrioramekin modu interaktiboan jolasteko. Bertan nahi bezala antola ditzakezu atalak benetako myriorama bailitzan.

brès "brès", de Jean-Pierre Brès, ca. 1802, 6 piezas.
douglas "douglas", de autor desconocido, siglo XIX, 18 piezas.

Vía: http://mengambrea.org/miriorama/
http://www.antiquus.es/catalogo.php?sm=4&g=16

Tagged as: No Comments
6Nov/100

Zinemazko gif bizidunak

If we don't, remember me web-orrian zinemazko gif bizidun bikainak ditugu ikusgai.

Hona hemen, adibide baterako, gehien gustatu zaizkidanak:

Charada, 1963

Charada, 1963

Le fabuleux destin d’Amélie Poulain (2001)

Le fabuleux destin d’Amélie Poulain (2001)