Klaketa
3Feb/100

Margarita film laburra, Alex Cervantesena, Goya sarietan hautagai

margarita_g
Oraingoan Alex Cervantes-ek zuzendu eta Goya sarietan animaziozko film laburren kategorian hautagai dagoen Margarita izeneko animazio-film goxoa aurkezten dizuet.

Rubén Darío-ren "A Margarita Debayle" poeman oinarrituta, hitzik ez baina musika eta poesiaz beteriko kontakizun honek izar bat harrapatu nahi duen printzesa gazte baten abenturen berri ematen digu, ausardiaren balioa eta gure ametsak lortzeko ahalegin beharra goraipatuz.

Maragarita-k lehiakide izango ditu bere kategorian honako lan hauek: Alma, Rodrigo Blass-ena, La Dama y la Muerte, Javier Recio Gracia-rena eta Tachaan, Carlos del Olmo, Miguel Ángel Bellot eta Rafael Cano-rena.

18Jan/100

PAUL URKIJOREN FILM LABURRERAKO “CASTING”A

Casting para cortometraje

Paul Urquijo Alijo zinemagile gasteiztarrak bere hurrengo film laburrerako kastina iragarri berri du. Aukeraketa datorren ostegunean, urtarrilaren 21ean, egingo da 10:00 eta 20:00 bitartean Gasteizko Mendizabala institutuko gimnasialekuan (Lasarte errepidean).

Hona hemen bilatzen ari diren pertsonen ezaugarriak:

- GIZON EDO EMAKUME BAT, oso altua eta oso mehea.
- GIZON BAT, 70 urtetik gorakoa.
- GIZON BAT, 40-50 urte bitartekoa.
- EMAKUME BAT, 40-50 urte bitartekoa.
- NESKA BAT, 18-30 urte bitartekoa.
- UME BAT, 8-12 urte bitartekoa.
- NESKATO BAT, 14-16 urte bitartekoa. (figurazioa)
- JENDEA, 70 urtetik gorakoa (figurazioa)

Xehetasun gehiago edo parte hartu nahi baduzu baieztatu zure asistentzia lotura honetan.

Paul-en lanak ikusteko aukera izan ez duzuontzat bere bi lan borobilenak uzten dizkizuet:Iltzeak (2006) minutu bateko animazio-film laburra, Kultura lehiaketan eta Lekeitioko Zinema eta Bideo Jaialdian sarituta, eta, El pez Plomo, Zinemastean publikoaren saria eskuratu zuena.

16Jan/100

Malkoak eta…

ortzi_beñat

Badaukagu dagoeneko ikusgai Notodofilmfest online-ko zinemaldiaren areto birtualean Malkoak eta izeneko film laburra, Ortzi Acosta eta Beñat Fontaneda zuzendari gasteiztarren azken lana.

Oraingo honetan Almudena Cid aukeratu dute filmearen protagonistarena egiteko. Izan ere,  jatorra eta gimnasta aparta izateaz gain, Almudenak badu kamaren aurrean azaltzeko doaia ere. Film honetan, eginkizun zaila badu ere, ederto aritzen da hurbileko plano bakar batean animo-egoera bihurrituak adieraziz.

almudena_lagrimasy

Dudarik ez, pisten gainean jorratutako adorea eta eskuratutako segurtasuna lagungarri du oraingo lanetan ere gimnasta-ohiak. Tapiza utzi eta gero, telebistara hurbildu (Circus, El hormiguero,...)  eta gustura sentitu edo, antzezten ikasteari ekin zion gasteiztarrak. Une honetan, oker ez banago,  Corazza interpretazio-eskolan ari da.

Sentimenduak adierazteko moduei buelta eman eta horrek pantailan duen eragina ikusi nahi zuten zuzendariek film honen bitartez. Burutazio horretan oinarritu da laburmetraia. Dena den, hemen ez da amaitu istorio honen bidea. Datorren astean bigarren zatia ikusi ahal izango dugu, Malkoak eta irriak izenekoa.

Niri ironia horrek Juan de Dios Peza idazlearen poema bat ekarri dit gogora, "Reír llorando" hain zuzen ere:

¡Ay! ¡Cuántas veces al reír se llora!
¡Nadie en lo alegre de la risa fíe,
porque en los seres que el dolor devora,
el alma gime cuando el rostro ríe!

Si se muere la fe, si huye la calma,
si sólo abrojos nuestra planta pisa,
lanza a la faz la tempestad del alma,
un relámpago triste: la sonrisa.

El carnaval del mundo engaña tanto,
que las vidas son breves mascaradas;
aquí aprendemos a reír con llanto
y también a llorar con carcajadas.

15Jan/100

Usoak uso

PigeonImpossible-07

Saretik nenbilela animazio film labur dibertigarri honekin egin dut topo. Egilea Lucas Martell estatubatuarra dugu eta istorioa agente sekreto bitxi baten inguruan aritzen da. Dena hasten da uso goseti bat agentearen maletin sofistikatuan sartzen denean...

PigeonImpossible

Estudio handien babesa eta baliabideak izan gabe ere, Lucas Martellek lan bikaina burutu du teknika eta sormenaren aldetik, eta horren lekuko da dagoeneko jasoa duen sari-sorta.

Animatzaileak berak aitortu duenez, urtebete inguru behar izan zuen filmearen minutu bakoitza taiutzeko. Izan ere, proiektua 3D animazioa ikasteko aitzakia baino ez zen hasieran, baina horrenbeste lan egin eta gero istorioa borobiltzea erabaki zuen.

Orrialde ofiziala: http://pigeonimpossible.com/

28Dec/090

Zinema 2009

Nere harpidetzak  gainbegiratzen ari nintzela cine irreductible blogean bideo ikusgarri honekin egin dut topo. Bertan 2009. urteko 342 film zatiak ederki txertatuta 7 minutuko bideo zirraragarria taiutu dute.

Ezin hobeagorik zahartxo egin zaigun urteari agur esateko.

Iturria: cine irreductible

23Dec/090

Alma, Rodrigo Blass-ena

almaanimacor

Alma, Rodrigo Blass-ek idatzi eta zuzendutako lehen filma dugu. Pixar estudioetan lan egiten duen disenatzaile honen animazio-film labur honek hainbat sari jaso ditu parte hartu dituen zinemaldietan eta, orain, eguberrietan bakarrik, ikusgai daukagu interneten bereizmen handian Vimeo-n.

Eskaparate batean ikusten duen panpinarekin liluratuta geratzen den mutiko baten istorioa dugu hau. Izan ere, panpinak eta mutilak elkarren antza handi-handia dute…

Filma bisualki benetan ikusgarria da nahiz eta muina ilun xamarra izan. Pena da Oscar sarietarako hautatu ez izana.

Alma from Rodrigo Blaas on Vimeo.

cinemaniablogen ikusita.

23Dec/090

Ortzi Acosta eta Beñat Fontanedaren azken film laburra

unga_unga_002

Beñat Fontaneda eta Ortzi Acosta zuzendari gasteiztarrek, bere azken film laburra ikustera gonbita egiten digute Notofilmfest zinemaldi internautikoaren esparruan.

Minutu erdiko film honek Unga Unga dauka izena eta sinopsia nahiko adierazgarria da: Harrak, bere habitat naturalean, bultzada bitxi baten astindua sentitzen du emea ikusten duenean.

21Dec/090

Umorea Labur Arrigorriagan

humorencortoPasa den astean Arrigorriagako Lonbo Aretoan zinemazaleak zortzigarren aldiz bildu dituen Umorezko Laburren zinemaldiak agur esan digu.

Edizio honetan 20 filmek hartu dute parte lehiaketan eta hauexek izan dira sari eta txintxarriak eskuratu dituztenak:

SARIDUNAK

  • “Bizitza laburrean” ohorezko saria: Loli Astoreka
  • Fym Italcementi Group sari Nagusia: Amona putz! (Telmo Esnal)
  • Zuzendari onena: Juan Canestany eta David Serrano (El último golpe)
  • Aktore onena emakumezkoetan: Carmen Ruiz (La rubia de Pinospuente)
  • Aktore onena gizonezkoetan: Font Garcia (La rubia de Pinospuente)
  • Ikuslegoaren saria: Amona putz! (Telmo Esnal)
  • Gazte saria: Manual práctico del amigo imaginario (abreviado) (Ciro Altabás)

Oraingoan, gazte saria eskuratu duena uzten dizuet ikusgai:

11Dec/090

Cortadako bigarren saio ofiziala

Cortadako bigarren saioak lehenengoaren bidetik jarraitu zuen atzo ilunabarrean eta okasiorako hautatutako 9 filme laburrek maila polita erakutsi zuten. Pasa den ostegunean jende gutxi azaldu bazen, dudarik ez propaganda faltagatik, atzokoan aldiz Guridi zinemetako areto nagusia, beterik ez, baina jende ugariz poblatuta zegoen, gazte jendea batez ere.

Filme guztiak merezimendu handikoak izanik ere, nere gogorako deigarrienak aipatuko ditut.

Atsegin izan nuen Tania Verduzkok zuzendutako eta Roberta Pasquinucci-k interpretatutako  Pin-Up filmearen tratamendua, pasa den mendeko 5. hamarkadako Bartzelonako rambletako giro lizunak  birsortzen dituena, farfailezko galtzerdiz jantzitako fetitxismo adoleszente istorio baten bitartez.

pin-up-roh

9Dec/090

Kortada: lehen saioa

cortada_abenduak3_banner

Pasa den ostegunean, urteetan Gasteizko laburmetraien lema izan zen Kortada zinemaldiko lehen saioa ikusteko parada izan genuen. Batzuen itsukeriak ez du oztopatu, urtebeteko ixilaldiaren ostean, zinemaldia berriro gure artean plazaratzea, non eta Guridi zinema-areto nagusian, denon mesederako.

Aurreneko saio honek 7 lan jaso zituen eta orohar harturik entretenigarria izan zen eta maila txukuna erakutsi zigun. Nolanahi ere, nere uste apalean hiru zinta nabarmendu ziren arrazoi ezberdinengatik.

ciclope_corto

Lehenengoz, Carlos Morett-ek idatzi eta zuzendutako  Cíclope (2009) izeneko laburmetraia futurista zirraragarria aipatu behar da. Bereizmen handian eta 3D-tan eginiko thriller polizial honek, argiro uzten digu lan ederrak eta kalitatezkoak egin daitezkeela oso baliabide gutxi izan arren, trebezia eta pazientziaz ahalegintzen bada.