Zinerako trikimailu eta lagungarriak
Madrileko Zine Institutuak “Packs de Pistas” izeneko baliabidea jarri du abian Facebook gizarte-sarean duen webgunean: (www.facebook.com/instituto.del.cine.madrid).
Bertan zinemagintzan hasten ari direnentzako argibide interesgarriak, aholkuak, trikimailuak edo gida-bideoak eskaintzen dira.
Atala aldizka berrituko da eta ekimen horri hasiera emateko “Gezurrezko Odola” gaia aukeratu da. Hortaz, oraingoan odolezko filmaketak egiteko errezetak, linkak eta pista interesgarriak ematen dira.
Laster beste gai batzuk aurkeztuko dira, esaterako, “kreditu-tituluak”, “eskubiderik gabeko musika librea”, “kostu txikiko jantziak” edo “zauriak eta ebakiondoak”.
The Worldwide Guide to Movie Locations

The Worldwide Guide to Movie Locations izeneko web-orria duela gutxi ari da indarrean eta helburu dauka zenbait filmaren lokalizazioen berri ematea. Izan ere, une honetan 1600 filmen eszenatokiei buruzko informazioa dago.
Beraz, film jakin baten eszenak non grabatu ziren jakiteko irrikitan bagaude, edo gure gogoko aktore edo zuzendarien filmen lokalizazioak bisitatzeko asmoa badugu, filmaren izenburua edo nahi dugun aktore nahiz zuzendariaren izena aukeratuta erraz topatuko ditugu. Bestetik ere badago mapa interaktibo bat herri bat aukeratu eta bertan filmatutako zenbait pelikularen lokalizazioak bilatzeko.

Online zinea Pelis24 web-orrian

Pelis24 web-orrian film eta telebista-saioak ikus ditzakegu dohainik eta ezer jaitsi beharrik gabe. Filmak kalitate ezberdinetan ikusteko aukera dago gure internet-zerbitzuaren arabera. Jatorrizko bertsioan dauden filmak gaztelerazko azpitituluekin datoz eta film-zerrenda etengabe ari da eguneratzen. Film guztiak generoaren arabera daude sailkatuta modu errazean bilatu ahal izateko. Gainera, filmarekin batera sinopsia dago eta iruzkinak egiteko parada.
Pelis24 orrian, beste web-guneetan ez bezala, ez dago filmak ikusteko denbora-mugarik. Izan ere, ez dute megaupload bideo-zerbitzua erabiltzen zerbitzu propioa baizik.

