Klaketa
5Apr/140

Kredituen esanahia ikusentzunezkoetan

Sylvia Chang-ek zuzendutako

Sylvia Chang-ek zuzendutako "Run Papa Run" filmaren kredituen fotograma

Kredituek ondorio garrantzizkoak dakartzate lege arloan nahiz eta sarritan oharkabean joan horien ardura dutenei ere.

Jakina da kredituek helburu dutela, batetik, dagokion obraren ekoizpenean parte hartu duten personak, fisiko edo juridikoak, markak eta gainerako erakundeak aitortzea, baina, bestetik ere, badute legezko ondorio garrantzitsuak, nahitaez ezagutu beharrekoak.

Funtsean, legezko ustekizunak edo susmoak ezartzen dituzte, hau da: kontrako frogen ezean, ontzat edo balioduntzat jotzen da aipamenak adierazten duena. Horrela, legea eskuan dugula, kredituetan egile gisa azaltzen direnak (zuzendariak, gidoilariak, musikagileak,...) benetako egileak dira legezko ondorio guztietarako.

Aktoreekin ere beste horrenbeste gertatzen da. Horrela, aktore nagusi edo errepartoko aktore gisa azaltzeak, esaterako, lan-ondorioak ekar ditzake. Ekoizleei buruz gauza bera esan genezake. Horregatik, ekoizle "elkartu"aren edo laguntzailearen eginkizuna, benetako eskumenak ez dituenari esleitu ohi zaio, hau da eskumen nominalak baino ez dituenari (ez da beraz ekoizle audiobisuala legezko ondorioetarako).

Eskerronen izenburu pean berariaz agertzen ez diren pertsona fisiko guztiak, besterik zehaztu ezean, ikus-entzunezko laneko langileak dira, eta horrekin bat etorriz, lan-ikuskaritzak egiaztatzea izango du Gizarte Segurantzan altan emanda dauden eta ordaindu beharrekoak egunean dauden.

Hauexek dira kredituak argitaratzearekin batera sortzen diren zenbait betekizun. Komeni da beraz horien ondorioak ondo ezagutzea ero-eroan esleitu aurretik.

Brad Silberling-ek zuzendutako

Brad Silberling-ek zuzendutako "Land of the Lost" filmaren kredituen fotograma

VTF Abogados bulegoko Fernando Fernández eta Borja Vidaurre abokatuei eskerrak.

Non ikusia: http://www.audiovisual451.com/el-significado-de-los-titulos-de-credito-en-las-obras-audiovisuales/

21Apr/110

Vertigo Zinematekaren adioan

vertigo_credit_001

ETB3ko Zinematekak agur esaten digu inoiz egin den film hoberenetako batekin, Alfred Hitchcocken Vertigo filmarekin, hain zuzen ere. Aukeran Rebecca nahiago nukeen baina, tira, hau ere ez da ahuntzaren gauerdiko estula. Gainera biek ere badute zerbait amankomunean heriotza baitute gai nagusia. Espero dezagun bat-etortze hori programaren beraren heriotzaren iragarle ez izatea, baina azken boladan heldu zaizkidan xurrumurruek ez dute ezer onik iragartzen. Tamalgarria izango zen euskaldun zinemazaleontzat horrelako programa bat emankizun-zerrendatik kentzea, besterik ezin dut esan. Edonola ere, ez dezagun gal ixaropena eta hel diezaiogun gaiari.

6Jan/110

Eta kreditu-tituluak…?

themummy_003

Esan ohi da denetatik ikusi behar dela. Bart, beraz, eta mota horretako zinema bereziki gustukoa ez badut ere, ETB2n eman zuten The Mummy III, Tomb of the Dragor Emperor filma ikustera ausartu nintzen. Eta ausartu diot, benetan film eskasa baita inondik begiratuta ere. Eskerrak behintzat efektu bereziak (soberako piroteknia aparte utzita) ikusgarriak eta amaierako kreditu bikainak dituela.