Klaketa
8Jun/071

Aurkezpena

Ongi etorri lagunok,

Ez dakit nola heldu zareten galaxia internautikoaren txoko galdu honetara baina, edonola ere, izan zaitezte ongi etorriak eta luzerako bada askoz hobe.

Iñaki nauzue eta lehenenik eta behin, aitortu behar dizuet txoko gorde hau terapia-gunea daukadala batik-bat. Batzuk psikoanalistaren besaulkian eseritzen dira barruko kezkak kontu-kontari. Nik, aldiz, nahiago dut nere egonezinaren labean egositako mamuak eta ametsak gelaxka birtual honetan plazaratzea, ez baitut beste bide egokiagorik aurkitzen horrenbeste maite dudan arte magiko hau ez bada.

Edonola ere, espazio hau nere barruko zirrarek bultzatuta sortu bazen ere, eremu irekia da eta, alde horretatik, eskura duzue zeuen pirpirak, gogoetak, filiak, fobiak eta abar adierazteko, komentario, iritzi edo artikuluren bitartez.

Ez ahaztu beraz, hemen etxean zaudetela.

mendi_etb

Filed under: Aurkezpena 1 Comment