Klaketa
22Oct/120

Toni Garzón-en “Divino tesoro” Cámara liburutegian aurkeztuko da

FAS zineklubeko lagunok berri interesgarria helarazi digute: Toni Garzon Abadek, ‘Divino tesoro. Casi un ensayo contra la juventud’ izeneko liburua argitaratu du eta urriaren 26an, ostiralean, Cámara liburutegian egingo du aurkezpena.

Toni Garzón Abad (Bilbao, 1965) Sarrikoko Unibertsitatean Zientzia eta Ekonomia Zientzietan lizentziatua eta Madrileko Irudizko Artearen Tailerretan (T.A.I) Zuzendaritza eta Zinema Ekoizpenean tituluduna da. 90eko hasierako urteetan Antonio Garzón P. C. (VINCI) ekoiztetxeak sortu zuen, zeinekin lau film labur egin eta ekoitzi zituen; horrez gain publizitate lan batzuk eta bideo industrial eta didaktikoak. Halaber, “Lo mejor de cada casa (Una semana en el parque)” (2000) izeneko luzemetraia ere zuzendu du, FAS zineklubean ikusita.

Zineklubeko bazkidea den idazleak, suertatu zaizkigun denboei buruz eta zinemarekiko grinaz egiten du gogoeta entsaio honetan. Asmoa du, bere blogean aitortzen duenez  (lavueltaylatuerca), gauzak hasieratik ez argitzea. Ez da azkar eta xamur irakurtzeko liburua. Toni Garzónek presak ahazteko deia egiten digu zentzuzko gogoetak egiteko behar beste denbora hartuz.

Cámara liburutegian, zineklubeko laguntzailea da, eta %5 deskontua egingo du liburuan salmentan Fas zineklubeko bazkideei. Aurkezpenaren ondoren, Toni Abadek sinatuko dizue liburua nahi duzuenoi.

18Oct/110

Ba al dago alternatibarik zineman? Bai horixe, begiratu “Kameraren atzetik”

Aurreko batean hitz egin genuen "Kameraren atzetik" liburuaren aurkezpena zela-eta. Oraingoan Imanol Harok, liburuaren itzultzaileak, elkarrizketa egin dio liburuaren egileari, Isabel Albari, eta interesgarria iruditu zait elkarrizketa euskaratzea liburu honek dituen balioak berriz ere gogoratzeko, asko dira-eta.

Isabel Alba, Imanol Haro eta Telmo Basterretxea "Kameraren atzetik" liburuaren aurkezpenean Gasteizko Zuloa liburudendan

Telebista, zinema eta interneten etengabe bonbardatzen gaituzte irudiekin eta bonbardaketa horren aurrean ia ez dugu babesik. Irudien kaos horretatik haratago, ba al dakigu irudiok zer esan nahi diguten? Are gehiago, ba al dakigu zer saldu nahi diguten, ze ideologia bultzatzen duten ikusentzunezkoen ekoizpen gehienek (filmak, telesailak…)? Zer harreman du horrek guztiak Pentsamendu Bakarrarekin? Ba al dago alternatibarik?

2Aug/112

“La violación en el cine”, Pablo R. Bonorino irakaslearen azken lana

LaViolacionEnElCinePablo Raúl Bonorinok, Vigoko Unibertsitateko Zuzenbideko Filosofiako irakasleak, “La violación en el cine” (Bortxaketa zineman) izeneko liburua argitaratu berri du Tirant to Blanch argitarapen-etxean.

“Narrazio zinematografikoak bide abantalaitsuak dira bortxaketaren kultura osatzen duten sinismenak edo mitoak sendotu edo auzitan jartzeko” dio Bonorino irakasleak.

Izan ere, pinturan, literaturan, komunikabideetan, komikietan, musikan,…  bai eta zineman ere, behin eta berriz azaldutako leitmotif izan da bortxaketa. Batzuk aipatzearrean horra hor The Accused (Jodie Foster), Perros de paja (Sam Peckinpah), Landscape in the mist (Theo Angelopulos) Irréversible (Monica Bellucci), The Funeral (Abel Ferrara), Frenzy (Hitchcock), Death Wish (Michael Winner), Saló, (P.P. Pasolini), …

Dakota Fanning “Hounddog” filmean

29Jun/110

“I Guía Legal de Financiación del Cine en España” izeneko gidaliburua aurkeztu berri da

guia-legal-financiacion-cineAutor Institutuak eta SG Audiovisual-ek filmak ekoiztu nahi dituzten sortzaileentzako gida bat aurkeztu berri dute.  Gidaliburu honek “La I Guía Legal de la Financiación del Cine en España” izena dauka eta zinemagintza finantzatzeko dauden bideak biltzen dituen agiri-iturrien ezari erantzun nahi dio.

Gida honek gure herriko finantzabide publiko zein pribatuen funtzionamendua zein den erakusten digu eta aldi berean diru-sarrerak ekar ditzaketen figura eta bide guztiak aztertzen ditu, esaterako, nazioarteko lankidetza, pizgarri fiskalak, zinema-aseguruak, sariak edo product placement deritzana.

Gainera, eranskin dokumental gisa, dirulaguntza publiko eta lege-iturriei garrantzizkoenei buruzko azalpen zehatzak ematen dira eta beste herri batzuetan dauden ereduak eta adibideak ere aurkezten dira.

Adriana Moscoso, Autor Institutuaren koordinatzaileak adierazi duenez unean uneko errealitateari atxikitako gida denez online edizioa ere jarriko da laster abian Institutuaren web-orrian (www.institutoautor.org) “edukinak ahalik eta azkarren eguneratzeko eta guztion eskura egon daitezen.”

Horiek horrela, badirudi zine-gida hau eskuliburu interesgarria izan daitekeela ekoizle eta zinegileentzat, eskura dituzten finantzabideak modu sinplean ezagutzeko bide ematen dieten aldetik.

Iturria: www.institutoautor.org

Filed under: Berriak, Liburuak No Comments
10Jun/110

Kameraren atzetik, irudien bidez narrazioak egitea: gidoitik filmera

DetrasDeLaCamara

Pasa den ostegunean Gasteizko Zuloa liburudendan “Kameraren atzetik; irudien bidez narrazioak egitea: gidoitik filmera” izeneko liburuaren aurkezpena egin zuten liburuaren egileak berak, Isabel Albak, euskarazko itzultzaileak, Imanol Harok, eta liburuaren marrazkigileak,Telmo Basterretxeak.

Isabel Alba, Imanol Haro eta Telmo Basterretxea "Kameraren atzetik" liburua aurkezten Gasteizko Zuloa liburudendan

Isabel Alba, Imanol Haro eta Telmo Basterretxea "Kameraren atzetik" liburua aurkezten Gasteizko Zuloa liburudendan

Liburua orohar zertan den aurreko batean aipatu nuenez oraingoan Imanol Haro itzultzaileak Gasteizko aurkezpenean esandakoak ekarri nahi ditut gogora bereziki, liburuaren nondik norakoak eta gorabeherak azaltzeaz gain zinemaz euskaraz idazten dugunontzako oso gogoeta interesgarriak egin zituelako.

Gainera, Imanolek berak adeitsuki pasa dit berak prestatutako aurkezpena Klaketa irakurle zareten guztiontzat. Hona hemen bada:

12Apr/110

Isabel Albaren “Kameraren atzetik” liburuaren aurkezpena

DetrasDeLaCamarainvitacionLIBRO

Bihar asteazkenean, apirilaren 13an, 19:30etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean,  Isabel Albak idazle eta gidoilariak "Kameraren atzetik. Irudien bidez narrazioak egitea: gidoitik filmera" liburua aurkeztuko du.

Edizio berri honen aurkezpenean, egilearekin batera Juan Miguel Gutierrez zinegilea eta Imanol Haro, liburua euskarara bihurtu duen itzultzailea, izango dira.

16Feb/110

Un amor de cine

Un-amor-de-cineBerandu nabil, badakit. Edonola ere, San Balentin egunarena aitzakia baino ez zen nere mesanotxeko liburu-dorrean gora eta behera ibili ohi den liburuxka bat zuei aurkezteko, ”Un amor de cine” izena duena alegia.

Birziklatutako paperez egindako sakela-liburu honek, maitasun gai nagusia duten ehun eta zortzi zine-elkarrizketa (bakarrizketa batzuk ere badira) jasotzen ditu dagokien filmen xehetasunak emanez eta fotograma banaz ilustratuta.

Apeta asetzeko moduko gutizia-liburu horietako bat dugu. Bertan mota esta estilo guztietako amodiozko solasketak jasotzen dira. Maite griñazkoak batzuk, isekariak beste batzuk, ironiatsuak eta burutsuak zenbait,eta erromantikoak dexente. Gustu guztietarako.

Kosta egin zait zenbait hautatzea txoko honetan aurkezteko. Ea gustukoak dituzuen:

22Jan/110

Zine garaikidearen mutazioak

mutacionesErrata Naturae argitarapen-etxeak "Movie mutations" argitaratu berri du gazteleraz, zine-kritikaren egungo erronkak ezinobeto islatzen dituen liburua.

Oraingoan "Mutaciones del cine contemporáneo" izenarekin plazaratu zaigun liburu hau ingelesez argitaratu zen jatorriz eta berehala kultuzko liburu bilakatu zen mundu anglosaxoiaren barruan nahiz kanpoan, egungo zinemagintzaren mundu aldakor eta aniztunera gerturatzeko ezinbesteko liburutzat jotzen baita, André Bazin-en What is cinema? liburuaren antzera.

Liburu honetan Jonathan Rosenbaum eta Adrian Martinek bost kontinenteetako kritiko eta zinegileen hainbat lan bildu dituzte. Bertan, zine garaikidearen mutazio horien alde egiten dute, zinea sasoi onean dagoela erakusten duten aldetik, eta aldi berean begi onez ikusten dute komunitate kritiko berriak sortzea, geografia- eta adin-mugetatik gain zinearen orainaldi eta geroari buruzko gogoeta egiteko gauza direnak.

Kritiko hauen ustean zine garaikidea inoiz baino oparoagoa eta irekiagoa da.  Mende hasierarekin batera agerian geratu da diskurtso filmiko eta kontatzeko modu berriak daudela, mendebaldeko ohiko kontakizun-moduari aurre egiten diotenak. Era berean, badira muga berriak genero klasikoentzat, teknika berriak film irudi digitalak sortzeko eta internet bidez zabaltzeko, ekoizteko geografia espazio berriak eta deszentralizatuak bai eta filmak ikusteko plataforma berriak ere: DVD, Home Cinema, ....

Iturria: erratanaturae

28Dec/100

Marilyn Monroe: fragmentos

marilyn_fragmentos_001

Marlon Brandok haren lagun Marilynen heriotzaren berri jaso zuenean zera esan omen zuen:

Nola izan daiteke arrakasta, fama, dirua eta edertasuna duen neska batek bere buruaz beste egitea?

Esan liteke galderan bertan datzala erantzuna. Izan ere bere heriotzak argi utzi zigun ilehori tuntun, pinpirin eta txinpartatsutzat jotzen genuen izarra, begitarte goxo eta begi handietako neska haren alderdietako bat besterik ez zela, eta ziur aski, ez egiazkoena. Izan ere, Norma Jeane benetako izena zeukan neska hark gartzelan bezala sentizen zuen bere burua eta pinpilinpauxa izatea amets egiten zuen. "I guess I am a fantasy", "Fantasia bat naizelako ustean nago" esango zuen 1959an.

Sasoi hartan ere hau idatzi zuen bere ohar-liburuxkan:

Alone!!!! (Bakarrik)
I am alone - I am always (Bakarrik nago - Beti bakarrik)
alone
no matter what. (ez du axola zertan)

There is nothing to fear (Ez dago ezeren beldur izan behar)
but fear itself. (norberaren beldurrarena ez bada)

Liburu honetan jasotako eskuizkribuak, Anna Strasberg-ek berreskuratutakoak, izaera basatiko kreatura xarmant haren beste alde hori erakusten digute, seguruenik, kaleko poeta haren (horrela definitu zuen Arthur Miller-ek) alderdi egiazkoena eta dudarik gabe pertsonalena.

Orain artean ezezagun ziren testu hauetan, oharrek, gutunek, poemek, gogoetek eta abarrek osatutakoetan, Marilyn berezi eta susmagaitza azaltzen zaigu. Buru-jantzia, azkarra, hunkibera, behatzaile ona eta ikasteko gaitasun handiarekin. Baina aldi berean haurtzaroko gogoeta traumatikoek torturatuta, herentziazko zoramenaren fantasmak atsekabetuta eta amodio-desengainuek eta amatasun porrotak arbinduta.

Arthur Miller-ek honela islatu zuen Marilynen atsekabea: "Bizirauteko, zinikoagoa izan edo, gutxienez, errealitatetik hurbilago egon beharko zukeen. Horren ordez, kaleko poeta gisa zebilen bere bertsoak entzunarazi nahian arropa urratuta uzten zion jendetzaren aurrean."

Agian Marilyn hobeto ezagutu zuen pertsonetako bat Lee Strasberg izan zen. Actors Studioko arte-zuzendariak honela esango zuen Marilynen hileta-laudorioan: "Marilyn pertsona beroa zen, oldartsua, lotsatia eta bakarzalea, sentibera eta besteen errefusaren beldur, baina beti ere bizi-pozaz beterik eta osotasuna bilatzeko irrikitan."

Azken buruan ezinbesteko liburua zinemak erakutsi zigun jainkoetsitako sex symbolaren iruditik haratago joan nahi dutenentzat.

Neure partetik bere poematxo batekin amaituko dut ezinhobeto adierazten baitu bere barrukoen atsekabea:

"Only parts of us will ever
touch parts of others -
one's own truth is just
that really - one's own truth.
We can only share the
parth that is within another's knowing acceptable
so one
is for most part alone."

Gure zati batzuk baino ez dute lortuko besteen zatiak ukitzen
Norberaren egia norberaren egia da beste inorena ez,
Besteengandik ezagun eta onargarri zaigun zatia baino ezin dugu konpartitu
Beraz
funtsez, bakarrik gaude.

Filed under: Liburuak No Comments
19Mar/083

Noches de Bollywood

 NochesBollywood

Han tenido que transcurrir diez años desde que se escribiera, para que, de la mano de Ediciones Booket, tengamos la posibilidad de leer en castellano esta incisiva y reveladora novela de la escritora y periodista india Shobhaa Dé, que lleva por título “Noches de Bollywood”.

En esta novela de ficción, que no obstante está inspirada en la historia real de cinco chicas, la autora desciende sin remilgos a las cloacas de la industria cinematográfica de la India para desvelar las entretelas que se ocultan tras esas acarameladas producciones bollywoodienses donde en apariencia todo es color, alegría, música y amor.

SHOBHAA-DE